Segurua da zure web orria? Zure webgunea eguneratuta dago, azken bertsioak erabiltzen ditu?
WordPress-en edo Joomlan egindako web orri bat baduzu, agian jakingo duzu horiek etengabeko mantentze-lanak behar dituztela, eta teknikari batek aldizka berrikusi behar dituela bai CMS bera (WordPress, Joomla), bai txantiloia, bai erabilitako plugin edo luzapenak. Baina ez hori bakarrik, webgunea dagoen zerbitzarian erabiltzen den PHPren bertsioa ere kontuan hartu behar da, horren mende egongo baitira arestian aipatutako eguneratze asko.
Duela aste batzuk gure blogean idatzi genuen bezala, hilabete barru web orri askoren egutegian zehaztutako data bat iritsiko da; izan ere, azaroaren 28an, PHP 7 bertsioa bere bizi-zikloaren amaierara iristen da, eta, beraz, segurtasun-euskarriak jasotzeari utziko dio, honek bertsio hori erabiltzen dituzten wegbuneak zibererasoak jasateko arriskuan jarriko dituelarik. (Innovan albistea: PHP7 bere azkenera iristear da).
INNOVA-tik iada aldaketa honetarako webguneak prestatzen hasteko gomendatzen dugu, hau da, web orriak eguneratze erregularrak jasotzen dituzten PHPren 8.0 eta 8.1 bertsioekin lan egiteko prestatzen.
Nola jakin zure web gunea segurua den, aldaketarako prest dagoen?
Zure web orria gauza arraroak egiten ari dela ohartu bazara (denbora gehiegi behar du kargatzeko, zure web gunetik kanpoko informazioa du edo bistaratze-arazoak ditu…), litekeena da aspalditik eguneratuta ez egotea eta, agian gainera infektatuta egotea. Oraindik puntu honetara iritsi ez bazara, baina zure webguneak izan duen mantentze-lanaren berri ez baduzu, ez badakizu ongi prestatuta dagoen edo segurua den, INNOVAn web orrien aholkularitza zerbitzua eskaintzen dizuegu. Gure zerbitzu teknikoak honako lanak egingo ditu zure web gunean:
- SSL segurtasun zertifikaturik ba al duen begiratuko dugu
- Zerbitzarian ze PHP bertsiorekin funtzionatzen duen begiratuko dugu
- Erabiltzen duen txantiloiaren bertsioa begiratuko dugu, eguneratuta dagoen jakiteko
- CMS programaren bertsioa begiratuko dugu (Joomla, WordPress)
- CMS-arekin batera, web gunean erabiltzen diren pluginak begiratuko ditugu
Hori guztia, CMSaren bertsioa, txantiloiarena eta pluginenak, zerbitzarian erabiltzen duten PHPren bertsioarekin bateragarriak izan behar direla kontuan hartuta; kasu honetan, PHP 8 eta 8.1 bertsioekin bateragarriak direla egiaztatu behar da. Datu hoiekin, txosten bat prestatuko dizugu zure web orriaren osasunari buruz, horrela seguru jakingo duzu dena behar bezala dagoen edo zerbait eguneratu behar den.
Gure web orrien aholkularitza-zerbitzua interesatzen bazaizu, jarri lasai gurekin harremanetan.