INNOVA Bloga
|

Zure logo edo marka diseinatzeko tipografia nola aukeratu

Tipografia bat edo bestea aukeratuz gero, lanaren emaitza erabat alda daiteke. Kolorearekin eta diseinuarekin batera, aukeratutako letra-tipo edo letra tipografiko mota funtsezkoa izango da zure negozioaren balioak eta nortasuna transmitituko dituen marka diseinatzean.

Hona hemen zure negozioari hobekien egokitzen zaion tipografia aukeratzeko zenbait aholku:

  1. Tipografia garbia: logo bat diseinatzean, zure logoa erraz gogoraziko duen letra mota aukeratu.
  2. Aztertu zure lehiakideek erabiltzen dituzten tipografiak, baina ez errepikatzeko edo antzeko bat diseinatzeko, alderantziz baizik; haiengandik bereizi behar duzu. Zure markak bakarra izan behar du.
  3. Tipografia irakurgarri bat aukeratu. Transmititu nahi dugun mezua argi irakurtzen ez bada, ez dizu ezertarako balio. Ez aukeratu tipografia bat haren estetika gustatzen zaizulako bakarrik; gero zure marka ez bada ondo irakurtzen edo transmititzen, ez dizu balioko.
  4. Tipografiak estilo bat baina gehiago izan ditzala. Hautatzen duzun tipografia zure logotik kanpo ere erabili behar baduzu (web orria, ontziak, kaxak…), ondo legoke estilo bat baino gehiago izatea: bold, erregularra, italic…
  5. Karaktere bereziak. Tontokeria badirudi ere, batzuetan tipografiak ez ditu izaten hizkuntza batek izan ditzakeen karaktere guztiak, puntuazio-markak, azentuak, zenbakiak, maiuskulak, minuskulak… etab. Ttipografia aukeratzen duzunean, ziurtatu behar dituzun karaktere guztiak dituela, batez ere logotipoa diseinatzeko erabiliko baduzu.
  6. Ez erabili tipografia-mota asko. Tipografia bat edo gehienez bi erabiltzea gomendatzen dizugu, ez abusatu, eta, batez ere, bat baino gehiago erabili ezkero, elkar konbinatzen dutela ziurtatu.

Tipografia bat bakoitzaren gustura egokitu daiteke?

Gertatu daiteke, bezero batek tipografia jakin bat aukeratzea bere logorako, baina gero logo diseinuan agertzen den letraren bat ez gehiegi gustatzea. Kasu horietan, tipografia batzuek beraien letra trazu batzuk egokitzeko eta aldatzeko aukera ematen dute, horrela gainera logotipoa are bakanago eginez. Hori bai, letren diseinua aldatzeko lana modu profesionalean egin behar da, horretarako sortuak diren programa profesionalekin eta betiere kontuan izanda ez dugula letra deformatu behar, baizik egokitu.

Argi dago, tipografia bat aukeratzea, hasieran imajina dezakeguna baino zerbait konplexuagoa izan daitekeela. Lehenik eta behin, pentsatu zure negozioan, eta zer transmititu nahi duzun zure logoarekin edo markarekin, eta, gero, bilatu tipografia, transmititu nahi duzunarekin hobekien datozen letra-motak.

Eta beti bezala, edozein zalantza izanez gero, bai aukeratu beharreko tipografiari dagokionez, bai zure logoaren edo markaren diseinuari buruz, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan eta gure diseinatzaileek urrats guztietan aholkatuko dizute.