Gure web orrian PHP bertsioa aktualizatua izatearen garrantzia
Gure blogeko artikulu zahar batean PHPa zer zen eta gure webaren funtzionamenduan zenbateko garrantzia zuen azaldu genuen (Web orriak, zerbitzariak eta PHP lengoaia).
PHP bertsio baten «bizi-zikloa» 3 urtekoa da. Bertsio berria ateratzen denean, lehen bi urtetan segurtasun-eguneratzeak jasotzen ditu (akatsak eta segurtasun-zuloak zuzentzeko), eta azken urtean segurtasun-eguneratze kritikoak bakarrik. Denbora hori igaro ondoren, bere bizi-ziklo amaierara iritsi dela esaten da, eta ez du inolako euskarririk gehiago jasotzen. Beraz, zibererasoen aurrean zaurgarria izaten hasten da.
PHP-aren bertsioen bizi-zikloen grafikoa
Eta bi hilabete barru, egun kritiko horietako bat iritsiko da; 2022ko azaroaren 28an PHP 7.4 bertsioaren bizi-zikloa amaituko da. Egun horretatik aurrera, ez du inolako segurtasun-euskarririk jasoko; beraz, INNOVA-tik zuen web orriak erabiltzen duen PHPren bertsioa berrikustea eta gaur egun eguneratzeak jasotzen dituzten bertsioekin lan egitea gomendatzen dizugu, hau da, 8.0 edo 8.1 bertsioekin.
W3Techs.com estatistiken arabera, oraindik web orri askok 7.4 baino lehenagoko bertsioak ere erabiltzen dituzte (bertsio ez-seguruak), eta, gainera, orri askok 5. bertsioa erabiltzen jarraitzen dute, horrek dakartzan segurtasun-arrisku guztiekin.
PHPren bertsio ezberdinak erabiltzen dituzten web orrien ehunekoak
PHP bertsioa eguneratzeko prozesua
PHPren bertsioa aldatzeko prozesua zure web orriko edo domeinuko hosting-aren Kontrol-Panelaren bidez egiten da, baina kontuz, kontua ez da bertsioa eguneratzea soilik. Hori egin baino lehen, zure web orria, bere gunea, Joomla, WordPress, Prestashop… eta haren pluginak edo luzapenak ere eguneratuta daudela eta PHPren bertsio horrekin bateragarriak direla ziurtatu behar duzu. Web orria behar bezala berrikusi gabe PHPren bertsioa eguneratu ezkero, agian orririk gabe geratuko zara; beraz, kontuz.
Zure web orriak PHP azken bertsioarekin lan egiteko prest dagoen jakin nahi baduzu, segurua den eta eguneratuta dagoen, jarri gurekin harremanetan eta zure web gunearen uneko egoeraren berri emango dizugu. Desfasatuta dagoela ikusten badugu, eta agian hackeoekiko kaltebera izan daitekeela, eguneratzeko eman beharreko urratsen berri emango dizugu. Dena inolako konpromisorik gabe.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.
Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.
Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.
Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.
Beharrezko cookiak
Behar-beharrezkoak diren cookie teknikoak beti aktibatuta egon behar dira zure nabigazio-lehentasunak gorde ahal izateko.
Funtsean, web orriak ez du ongi funtzionatuko aktibo ez badaude.
Hauek dira cookie horiek:
- Saioa hasi dela egiaztatzea.
- Ezinbestekoak diren segurtasun-cookieak.
- Cookieak onartu/baztertu dituzun jakitekoak.
If you disable this cookie, we will not be able to save your preferences. This means that every time you visit this website you will need to enable or disable cookies again.
Cookie gehigarriak edo analitikoak
Lotura duten webguneen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari.
Web gune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitari-kopurua edo orrialde ezagunenak.
Cookie hau aktibatzeak datuak lortzeko aukera ematen digu, gero gure webgunea hobetzeko.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!