.eus domeinua duen webgune berri bat sortzeko ideia baldin baduzu, baina oraindik domeinua erostekotan bazabiltz, orain duzu aukera; aste honetan, azaroaren 20ra arte, .eus domeinua 4 €-tan eskuratu ahal izango duzu.
Beraien webgunean (https://puntu.eus/es) argitaratu duten berriaren arabera, .eus domeinu bat 4 euroren truke erosi (edo erregistratu) ahal izango da. Domeinuen prezioa hornitzaile bakoitzaren araberakoa izaten da, beraiek finkatzen baitute azken prezioa. Baina oraingoan eta beste lau egunez, denek prezio bera eskaintzen dute. Hori bai, berritzeko ordua iristen denean (normalean urtea pasa ondoren) ohiko prezioa ordaindu beharko da. Puntu.eus-eko web orri berak eskaintzen duen hornitzaile zerrenda begiratzen badugu, argi ikusiko ditugu prezio guztiak. Hornitzaile ezberdinen arabera begiratuz, hau 19,95 €-tik 25,95 € bitartekoa izan daiteke.
.eus domeinu bat lortu nahi baduzu, izenarekin (edo luzapenaz) zalantzak badituzu, ez badakizu domeinua libre dagoen edo domeinu-erosketa prozesu osoak nola funtzionatzen duen, jarri lasai harremanetan gure teknikariekin eta behar duzun guztian lagunduko dizuegu.