Skip to main content
Portfolioa
Web orria, Ondarbaso landa apartamentu etxearentzako

Proiektuaren fitxa

  • Zerbitzua/k:
    Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea, Logo diseinua
  • Data:
    12 Urt, 2022

pagina-web-apartamentos-rurales

Web orria, Ondarbaso landa apartamentu etxearentzako

Argazki erreportaje batetako argazkiak erabiliz, SEO teknikak gehiturik dituen web orria diseinatu da

fotografias-interior-apartamentos

Zestoan kokaturiko Ondarbaso baserrian hainbat landa-apartamentu turistiko daude. Apartamentu horiek sarean ezagutarazteko, argazki erakargarri eta eduki zehatzin apartamentuak biltzen dituen web profesional bat diseinatu da.

Web orriaren diseinua baserria eta alokairuan dauden apartamentuak modu egoki batean erakusteko prestatu da. Apartamentu bakoitzak bere galeria, zerbitzuen deskribapena eta erreserba-egutegia ditu. Horrela bezeroak bisita egiteko zein egun komeni zaizkion zuzenean aukera dezake. Turismoari zuzendutako zerbitzua denez eta bertan sartzen den orok landa-apartamentuen ezaugarri guztiak ongi ezagutu ahal izan ditzan, webgunea 5 hizkuntzatan erakusten da.

Web orria modu profesionalean ilustratzeko, aurretik egin genuen argazki-erreportaje baten irudiak erabili dira. Irudiekin batera 360º-ko argazkiak erabili dira, hauekin erabiltzaileei apartamentuen banaketaren ideia hobea eskainiz.

Edukien kudeatzaileak web-aren atalak (testu-edizioa, irudiak…) eroso eta erraz administratzeko aukera ematen du.

Domeinuak SSL ziurtagiri bat du aktibatuta, honek webgunea erabiltzailerantzat gune seguru eta konfiantzazko gune gisa identifikatzen duelarik.

Web-diseinu responsive bat da, mugikorretatik eta tabletetatik nabigatzeko eta gehien erabiltzen diren Interneteko nabigatzaileetarako egokitua. Google bezalako bilatzaileek webguneko orriak ahalik eta errezenen indexatzeko prestatuta daude, horretarako web posizionamendurako SEO teknikak jarraitu direlarik.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.