Proiektuaren fitxa
-
Portfolioa:
-
Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua
-
Data:30 Ira, 2024
-
Bezeroa: Ogi-Eder okindegia

Ogi-Eder okidengiaren web orri osoaren berreraiketa
Ogi Eder-en webgunea birdiseinatzea, eta WPO + SEO optimizatzea

Webgune batek etengabeko mantentze-lanak eta aldizkako eguneratzeak behar ditu, segurua, garrantzitsua eta funtzionala izaten jarraitzeko. Teknologiak urrats handiak ematen ditu aurrera, eta webguneen diseinurako joerak ere aldatzen joaten dira. Eguneratuta egoteko eta erabiltzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko, funtsezkoa da web orrien diseinuan aldaketak egiteak eta oraingo honetan Azpeitiko Ogi-Eder okindegiari tokatu zaio.
Maila guztietan aplikatzen den web eguneraketa bat egin dugu, erabilitako CMStik hasita, plugin-ak, funtzionalitateak eta erabilgarritasuna, irudi grafikoa eta 2 hizkuntzatan edukiak kargatzea.
Webgunea, responsive izateaz gain, edozein tablet eta telefono mugikorretatik nabigatzeko guztiz optimizatuta dago. Bere orri guztien indexazio eta posizionamendu onena lortzeko helburuarekin, Google bezalako web bilatzaileentzat ere optimizatuta dago.
Eduki-kudeatzaileari esker, erraz eta eroso kudea daitezke webguneko atalak (testuak, irudiak…), eta, horri esker, webguneko edozein eduki modu eraginkorragoan kudeatu ahal izango dugu etorkizunean.
Domeinuak SSL ziurtagiri bat ere aktibatua du, webgunea erabiltzailearentzat segurua eta konfiantzazkoa den gune gisa identifikatuz.