INNOVA Bloga
|

Web orriak flash-a erabiliz? Oraindik erabiltzen da web orrien diseinuan?

Orain dela gutxi enpresa batek beraien web korporatiboa berritzeko eskatu zigun. Web orria begiratzean dena Flash erabiliz egina zegoela ikusi genuen beraz berehala ohartarazi genion gure lehen gomendioa Flash programarekin ahaztu eta web orri berria HTML erabiliz diseinatzea izango zela.

2000 urte inguruan, Flash erabiliz eginiko web orriak oso modan egon ziren. Enpresak beraien orriak mugimendu askorekin, koloredunak eta soinuekin nahi izaten zituzten, jendearen atentzioa erakartzen zituzten web orriak eskatzen zituzten. Eta kasu askotan web orri hauek berehelburua lortzen zutela esan behar dugu, baina baita ere, hauetako askok, pare bat aldiz ikusi eta gero iadanik nekatu egiten zutela hainbeste mugimendu eta zaratekin.

Beraz, oraindik web orrietarako Flash-a gustoko baldin baduzu edo zure web orria Flash erabiliz  egina baldin badago baina aldatu edo ez galdetzen ari baldin bazara, agin honako galdera hau egin beharko zenuke:

Zertarako dut edo erabili nahi dut web orria? Nire negoziora zuzendu nahi dut, nire produktu edo zerbitzuak ezagunarazteko, bezero gehiago lortzeko? edo aurkezpen txartel digital moduan erabili nahi dut bakarrik, hau da kontaktu datuak (telefonoa, emaila…) eta argazkiren bat erakustearekin nahikoa dut?

Zure erantzuna bigarren puntura gehiago gerturatzen baldin bada, agian Flash-a ez zaizu gaizki etorriko, baina alderantziz baldin bada eta ideia zure web orria bilatzatzaileetan ongi posizionatzea baldin bada, orduan Flash-aren erabilera ez daogela oso gomendatua jakitea komeni zaizu, zeren gaur egun honi buruzko erabilpena nahiko hedatua baldin badago ere, oraindik gai honek bere mugak ditu:

  • Google bezelako bilatzaileek, Flash animazio barruan dauden textuetara ezin dute nahi bezela iritxi, beraz ez zaie gehiegi gustatzen.
  • Indexatu ahal izateko orri bakarra duzu, beraz bilatzaileetan posizionatzeko orduan honek ere nahiko mugatuko zaitu.
  • Web orriaren ikustapena asko moteltzen du. Flash bideoa ikusi baino lehen, nagabegatzaileak lehenik bideo osoa deskargatu behar du, beraz internet linearen abiadura kontuan izanik, hau batzuetan nahiko makala izan daiteke
  • Ordenagailuko barne memoria eta energia gehiago kontsumitzen du, azken hau oso garrantzitsua, ordenagailu eramangarri batetan, bateria erabiltzen baldin bazabiltz.
  • Lehen puntuan esan bezala, bilatzaileek indexatzerakoan arazo batzuk izateaz gain, bere kontra zuzenki ere azaldu dira.  Bing nabegatzailea pare bat aldiz edo agertu da Flash-ari buruz gauz onak esaten, baina adibidez aurreko urtean Google Chrome-ek iadanik ohartarazi zuen bere nabigatzaiean ikusten diren Flash bideoak geldiagotzen hasiko zela eta Microsoft-ek urte honen erdi aldean jakinarazi zuen bere Edge nabigatzaile berrian web orrirako zuzenki garrantzitsuak ez ziren Flash bidoak gelditzen hasiko zela, erabiltzaile bakoitzak bertan klik eginez erabaki behar izango zuelarik bideoa martxan hasi edo ez. Momentuz hau web orriaren edukian lehentasuna ez duten Flash bideoetan egingo dutela esan dute, baina denborarekin Flash guztietan berdina egitea ere posible dela ohartaraziz.

Innovan, web orrien diseinu arloan lan egitean, web orri estrukturatuak, indexatu ahal direnak, edukia erraz gehitu/aldatu/kendu daitekeen web orrien aldeko apostua egiten dugu, enpresa ezberdinek horrela beraien produktu eta zerbitzuen berriak eman ahal izateko aukera eskainiz eta sarean aurkituak izateko aukera gehituz.

Kasu batzuetan, Flash bideoak banner edo publizitate moduan erabiltzeko aukera ongi etorri daitekeela onartzen dugu, batzuetan ongi etor daiteke bezeroen atentzioa lortzeko edo eta web orrian egoten diren denbora gehitzeko (posizionamenduari honek on egingo diolarik), baina beti ere gai konkretu batzuetarako bakarrik erabiliz, eta web orrian erakusten den eduki nagusia ukitu gabe.

Hasierako gure galderara itzuliz, Flash erabiliz sorturiko web orria baldin baduzu, eta HTML-ra aldatzeko asmoa baldin baduzu, aurretik honako honetaz informatu zaitzakegu:

  • HTML-an eginiko web orri berria, zeharo desberdina eta berria izango da, hori bai, oraingo web orrian duzun edukia erabilgarria erabiliz.
  • Ez espero orain ikusten dituzun efektu berezi horiek izatea web berrian.
  • Orain duzun estruktura gustatzen bazaizu, web berrirako ere saiatu gaitezke estruktura berdina diseinatzen, baina kontuan izan bertan nabigatzeko modua desberdina izango dela.

Eta garrantzitsuena:

  • Amaieran nahi izan ezkero web orriaren edukia zeuk kudeatu ahal izango duzu, zure enpresako datuak, produktuak e.a. aldatuz/gehituz.

Zure web orriaren diseinuan zalantzarik izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gure zerbitzu teknikoarekin eta zure galdera guztiak erantzuten saiatuko gara.