Web orrian jartzen diren argazkien garrantzia
Web orri bat irekitzean, gure begiak lehenik jasotzen dutena irudiak dira eta segundu batzuk besterik ez ditugu behar lehen iritzi edo inpresio bat jasotzeko.
Jakinekoa da gizakiaren garuna lehenago ohartzen dela irudi batez textuaz baino, beraz irudia gustokoa baldin badugu, ziurrenik inguruan ditugun textuak ere irakutzen hasiko ara. Aldiz irudia ez bazaigu ezer gustatzen, litekeena da web orri hori itxi eta bilatzaietean beste baten bila hastea.
Beraz, nahiz eta web orri baten dagoen hitzezko edukia oso garrantzitsua izan (beti saiatuko gara eduki aproposa jartzen, SEO teknikak jarraitzen…), textuaren inguruan doazen irudiak ere kalitatezkoak izatea oso garrantzitsua da, erabiltzailearen arreta modu positiboan erakarri behar bait dute.
Horrela, eta beti ere webgunearen gaiaren arabera, erakutsi nahi dugun produktua edo zerbitzua erakusten duten irudien galeria (jatetxeko platerak, arkitektura proiektuak, produktuen salmenta, hoteleko gelak…) kalitatezkoa eta webgune baterako optimizatua izatea lortu behar da.

Webgune batean kalitatezko irudi optimizatuak izatearen abantailak:
- Profesionaltasun eta konfiantza gehiago: zure negoziorako irudi, argazki pertsonalizatu eta kalitatezkoak izateak profesionaltasuna proiektatzen du, zure webgunera iristen diren erabiltzaileek konfiantza handiagoa izango dute zure enpresan.
- Erabiltzailearentzat esperientzia hobea: irudiek irakurketa errazten dute eta funtsezko kontzeptuak indartzen dituzte. Erabiltzaile batek zure mezua hobeto ulertzen badu, ikusten duena gustatzen bazaio, seguruenik denbora gehiago geratuko da bertan.
- Hobetu web orriaren posizionamendua: textu egukiekin web orriaren posizionamendu organikoa hobetuz gain, Google-ek bisualki gauzak ongi egitea ere baloratzen du, erresoluzio handiko irudiak erabiliz baina beti ere webgunerako optimizatuak, bai bere ikusketarako eta baita bere indexsaziorako, irudi bilatzailearen bidez erabiltzaileak lortzen laguntzen duen zerbait.
- Online dendetan konbertsioak: zer esanik ez online saltzen ari garen produktua ahalik eta modu argienean erakusteak duen garrantziak eroslearentzat. Produktua zehatz-mehatz eta argi erakusten duten irudiak faktore erabakigarria dira erabiltzaileak produktua erosteko edo ez erosteko erabakia hartzerakoan.
Laburbilduz
Webgune bateko kalitatezko irudiek erabiltzaileen lehen inpresioa hobetzen dute eta sinesgarritasuna handitzen dute. Gainera, jendea denbora gehiago egoten da web orrian nabigatzen, eta horrek Googlek webgunea hobeto posizionatzen laguntzen du.
Zure webgunerako kalitatezko irudiak lortzeko profesionalak behar badituzu, zure konpainia, zerbitzuak edo saltzen dituzun produktuak erakusteko, deitu iezaguzu eta zure webgunerako ahalik eta irudirik onenak izan ditzazun arduratuko gara. Innovan argazkilari profesionalak ditugu zure webgunea eta enpresa aztertzeko eta behar dituzun kalitatezko irudiak sortzeko. Eta, behar izanez gero, argazkiei beharrezko ukituak emango dizkiegu, zure produktua edo negozioa are hobeto ager dadin.
Nahi izanez gero, gure portfolioan sar zaitezke, eta gure argazki-erreportajeetako proiektu batzuk ikusi.
Gaur egun, gure blogean webgunerako irudiak optimizatzeak zer esan nahi duen eta web orri batean erabiltzeko irudiak prestatzeko eman beharreko pausoei buruzko artikulu berri bat dugu. Gaia interesatzen bazaizu, hemen duzu esteka: Nola optimizatu irudiak web orrietan erabiltzeko.
