Skip to main content
INNOVA
Bloga, Web orriak, SEO
17 apirila, 2015

Web orrien analisia, SEO posizionamendua

Zure web orria aztertuko dugu bilatzaileetan gora egin eta zure lehiakideen aurretik jartzeko aukera izateko.

web-orriak-seo-analisiak
Web orria aztertzean lantzen diren puntu batzuk

Gooble, Bing edo Yahoo bezalako bilatzaileetan web posizionamendu ona izatea, web orri bera bera bezain garrantzitsua da, web orria interneten ikusgai egitea baita bere helburua.

Zure web orriak dituen gaitasunak ez badituzu ezagutzen, lasai, geuk aztertuko dugu zure orria eta beraren ahuldadeak zein diren azalduko dizkizugu, berauek zuzentzeko eta era berean web orria hobetu eta bilatzaileetan posizioak hobetzeko egin beharreko pausoak zein diren azalduz.

Zer sartzen da SEO web-analisi batean?

1. SEO teknikoa

  • Indexazioa: Google bezalako bilatzaileek zure webguneko orriak irakurri eta indexatu ahal dituzten aztertuko dugu
  • Kargatze abiadura: zure webgunearen errendimendu-denborak neurtuko ditugu
  • Mugikorreko bateragarritasuna: webgunea responsive dela egiaztatuko dugu, hau da, gailu mugikorretan ondo ikusten dela

2. Web arkitektura

  • Barne-estekak: orrialdeak lotzen dituzten esteken egitura aztertuko dugu
  • URL-en hierarkia: kategorien antolaketa eta erabiltzaleek egin behar dituzten kliken sakontasuna ebaluatuko dugu

3. SEO On-page

  • Edukiaren kalitatea: testuak berrikusiko ditugu, testu bikoizturik ez dagoela egiaztatzeko, informazio gutxi ez dagoela egiaztatzeko edo garrantzi teknikoa non hobetu jakiteko
  • Izenburuak, metadeskripzioak, goiburuak eta ordezko testuak behar bezala daudela berrikusiko dugu, bilatzaileek beraien indexazioa ongi egin eta erakus dezaten
  • Gako-hitzak: zure webgunea aurkitzeko erabiltzaileek zein hitz edo esaldi erabiltzen dituzten eta zein posiziotan dagoen gaur egun identifikatuko dugu

4. SEO Off-page

  • Kanpo-estekak (backlinks): zure orrira zer gune lotzen diren bilatuko dugu, beraien autoritatea neurtzeko eta esteka negatiboak detektatzeko.

Zure web orria analizatuko dugu, diseinua, zati teknikoa, estekak, textuak, estruktura… bilatzaileetako posizioan eragin dezaketen puntu guztiak baloratuko ditugu, hauek nola zuzendu edo hobetu daitekeen aztertuz.

Zure web orriak bilatzaile nagusietan duen posizioa aztertuz gain, zure lehiakideen web orriak ere aztertuko ditugu, zure enpresa hobekien zehazten duten hitzak aukeratu eta SEO teknikak erabiliz posizionamendua hobetzeko aukerak azterztuko ditugu.

Zure webgunea behar bezala funtzionatzen ari den jakin nahi duzu? Xehetasun guztiak aztertu eta hobetzeko gakoak emango dizkizugu. Jarri gurekin harremanetan eta eman hurrengo pausoa. Eskatu zure webguneko analisia konpromisorik gabe.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.