Skip to main content
INNOVA Bloga
|

WooCommerce-ren ahultasun larria

WordPress-ekin eta, kasu honetan, WooCommerce-rekin sortutako onlineko denda bat baduzu, hau interesatuko zaizu

Joan den astean WooCommerce-ren blogean WooCommerce 8.8 bertsioaren kalteberatasun baten berri eman zuten. Hain zuzen ere, eskarien jatorria egozteko gehitutako funtzionalitate berri batetik zetorren segurtasun-zuloa. Ohar horrekin batera, adabaki bat ere atera zutela jakinarazi zuten, hau da, konpondu zuten arazoa azaltzen zuen bertsio berri bat, eta erabiltzaileei instalatuko zutela jakinarazi zieten.

Hau bada zure kasua, WooCommerce eguneratzea gomendatzen dizugu. Honela egin dezakezu:

  • WooCommerce 8.8 bertsioa edo berriagoa baduzu, eguneratu 8.8.5 bertsiora.
  • WooCommerce 8.9 bertsioa edo berriagoa baduzu, eguneratu 8.9.3 bertsiora.

Zure online dendak bi bertsio hauetako batekin funtzionatzen badu baina arrazoiren batengatik, ezin baduzu eguneratu, eskaeren jatorria esleitzeko aukera desaktibatzea gomendatzen dizugu.

Eta zure online denda nola eguneratu edo zure webgunearen egoera ezagutu nahi baduzu, ez dudarik izan, jarri gurekin harremanetan eta zure orriaren egoera berrikusi ondoren xehetasun guztien berri emango dizugu.