Proiektuaren fitxa
-
Portfolioa:
-
Zerbitzua/k:Web orri diseinua, SEO posizionamendua, Argazki reportajea, Logo diseinua
-
Data:5 Aza, 2015
-
Bezeroa: Mirari Aranburu

Mirari Aranburu diseinatzailearen web orriaren diseinua
Barne-diseinatzaile batentzat portafolio motako web gunea garatu da, bere proiektuak eta egindako lanaren kalitatea erakusteko funtsezko tresna.

Irudiak erabakigarriak dira diseinu portafolio batetarako, egindako proiektuak modu argi eta erakargarrian erakutsi behar dute. Hori modu profesionalean lortzeko, lehenik eta behin, bere proiektu berrienen argazki-erreportajea egin genuen.
Webgunearen diseinuak barne-diseinatzailearen estilo pertsonala islatzeko ahalegina egin da, bere marka pertsonala indartuko duen kolore-paleta erabiliz. Era berean, letra-tipo irakurgarriak, modernoak eta gunearen estilo orokorrarekin bat datozenak aukeratu dira.
Responsive motako orria da, hau da, gailu elektroniko ezberdinetan ikusteko prestaturik dago. Bilatzaileek orri ezberdinak ongi indexatzeko SEO teknikak erabili dira.
Oharra: 2024. urtean Mirari Aranburu eta Maria diseinatzaileak elkartu eta Meraki Estudioa sortu zuten. Hori dela eta, webgune honek aktibo egoteari utzi dio eta horren ordez Merakiren webgunea garatu dugu.