Aktibatu WhatsApp edo SMSa zure Enpresa Profilaren fitxan (Google My Business)

Inoiz bezeroren bat zurekin Google Business-en negozio-fitxaren barruan zegoen mezularitza-aukeraren bidez jarri bada zurekin harremanetan, sistema hau gehiago erabilgarri ez dagoela jakinerazten dizugu.
Iazko urtearen erdialdean Googlek negozio fitxa bakoitzaren barruan zegoen mezularitza aukera kendu zuen, suposatzen dugu gehiegi erabiltzen ez zelako. Baina orain berehalako harreman edo mezularitza aukera berri bat sartu du, WhatsApp edo SMS aukera aktibatzeko aukera gehituz.
Denok ezagutzen ditugu bezeroarekiko harreman-mota horren abantailak:
- Zuzeneko harreman erreala
- Bezeroaren telefono zenbakia lortzea, une horretan ezin badugu berarekin hitz egin edo bezeroak ezin badu hitz egiten jarraitu geroago jarri ahal izango gara berarekin harremanetan
Zure Google fitxa egiaztatuta badago, gehien interesatzen zaizun kontaktu mota aktiba dezakezu
Horretarako, hasi saioa Google Business-en eta editatu zure enpresaren profila. Sartu “Kontaktua” fitxan, eta aktibatu Txat aukera. Hemen, WhatsApp edo SMS opzioa aukeratu behar duzu, dagokion telefono zenbakia sartuta. Ondoren, gorde aldaketak (minutu batzuk beharko ditu aldaketak agertzeko), eta kito.
Aukera berri honi esker, bezeroek Google Maps-etik eta bilatzailetik zuzenean testu-mezuak bidaltzeko edo WhatsAppeko txata abiarazteko aukera dute, bai mugikorra bai ordenagailua erabiltzen badituzte. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Eta Google enpresa fitxei buruz zerbait gehiago irakurri nahi ezkero hemen orain denbora bat idatzi genuen artikulua: Sortu duzu zure enpresako fitxa Google-en?
