INNOVA Bloga
|

Aboiz jatetxea, SEO posizionamenduan beste arrakasta bat

Aboiz jatetxea 2017 urte amaieran hasi zen gurekin lanean. Beraien web orria aztertu ondoren, web orri berri bat behar zutela erabaki zen, honek bere posizionamenduan ere lan berria ekarri zuelarik.

Jatetxearen lehendabiziko nahia jendeak Durangaldean eta Bizkaian eginiko bilaketetan Aboiz jatetxearen posizioa ahalik eta gehien hobetzea zen, hau da:

· Jatetxea Garain / Durangaldean
· Jatetxea Bizkaian

Honekin batera beraien eskualdean ezkontzarako prestaturik dauden jatetxeen artean eginiko posizionamendua hobetzeko lanak ere egin ziren.

SEO inguruan eginiko lan guztiekin bezala honek beraren denbora eraman du, baina pixkanaka indexatutako orriak goraka joan dira eta iadanik jatetxea bilatzaileen bigarren orrian aurkitu daiteke.

Baina lan hau ez da oraindik bukatu, guk jatetxearen posizionamenduan lanean jarriatuko dugu, eta ea hamendik denbora gutxira lehen orrian dagoela esan dezakegun.