INNOVA Bloga
|

Google-k web orriak HTTPS-ra aktualizatzeko epea jarri du

2018ko uztailetik aurrera, Google Chrome nabegatzaileak , SSL segurtasun protokola ez duten web orri guztiei, ‘Ez Segurua’ textua gehituko die.

Zure web orriak oraindik segurtasun hau ez badu aktibatua, agian artikulu hau interesgarria irudituko zaizu edo nahiago baduzu, deitu lasai Innova-ra, web orriak diseinatzen dituen enpresa bezala, web orriei buruzko zure zalantzak argitzen saiatuko gara.

Google-ek iadanik bi urte inguru daramatza HTTPS, edo SSL segurtasun protokoloari buruzko oharrak ateratzen, baina bereaien azken artikuluan iadanik epe bat jarri du, hau da, uztaila, hemendik aurrera norbaitek beraien nabegatzailea erabiliz, hau da, Chrome nabegatzailearekin HTTPS protokoloa ez duen web orriren bat irekitzen badu, web hau ‘Ez segurua’ bezala agertuko du.

Hemen honi buruz 2016an idatzi genuen lehen artikulua ‘Google Chrome-ek interneteko web orri asko ‘Ez segurua’ bezala etiketatuko ditu‘.

Interneteko nabegatzaileei buruzko estadistika batzuek adierazten dutenez, 2017ko urtean, mundu osoa kontuan izanik, %53-k Google Chrome erabili zuten beraien Internet-eko nabegatzaile bezala (Espaini mailan %64rea iritxi zelarik), beraz HTTPS protokoloa ez edukitzeak web orri bat baino gehiago kaltetu dezakeela esan daiteke. Hala ere Google-ek honi buruz atera zuen lehen oharretik gaurko egunera pare bat urte pasa dira eta denbora honetan segurtasun protokolo honen instalakuntza nahiko handia izan da mundu mailan.

Google-ek, Segurtasunari buruzko bere blog-ean jarri duen oharra kontuan izanik, hau izango da Chrome nabegatzaileak aterako duen oharra:

google-chrome-ssl-segurtasun-protokoloa
Google Chrome, segurtasun oharra, Web Ez Segurua

Google-en artikulua, bere segurtasunari buruzko blogean: https://security.googleblog.com/2018/02/a-secure-web-is-here-to-stay.html

Web Ez Seguruek badute konponbidea

Web orriak HTTPS sistemarekin eguneratzea, hau da, SSL segurtasun protokoloa jartzea, nahiko gauza erraza dela esan daiteke, arazoa web orrian, eduki «mistoko» orriak izan ezkero dator, hau da web orri segurua baina barruan HTTP-a erabiltzen duten hainbat lotura izatea, honek Google Chrome-ek hainbat ohar sortaraztea ekar bait dezake.

Gure aurreko artikuluan adierazten genuen bezala horrelako oharrek erabiltzaile batzuk zure web orrian modu ez egokian erabiltzera eraman ditzake, hau da, mezua ikusi eta web orritik ateratzera, honek zure enpresari ekarri diezaioken kaltearekin. Horregatik, Innova-tik, web orri bat duten enpresa edo autonomo guztiei HTTPS protokolora pasatzeko oharra luzatu nahi genieke.

Eta esan bezala, honi buruzko zalantzarik izan ezkero, ez izan dudurik, jarri kontaktuan gurekin eta gure teknikarietako bat zure zalantza guztiak erantzuten saiatuko da.


https protokoloassl ziurtagiriasegurtasun protokoloa