Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Adobek Flash Player programa erretiratu du

Desde este mes Adobe retira oficialmente Flash

Aspalditik espero zen berria da, eta seguru jende asko ez dela harrituko, baina oraindik programaren batean Flash-a erabiltzen duenetako bat bazara, edo web orria Flash bidez diseinatua baldin baduzu, badakizu, hil honetatik aurrera Adobek Flash erretiratuko du ofizialki.

Flash Player-en desagerpenak ez die eraginik izango Interneteko erabiltzaile gehienei, aspaldi utzi baitzioten nabigatzaileek Flash erabiltzeari.  Adibidez, Firefox erabiliz Flash-en diseinatutako web orriren bat irekitzen saiatzen bazara, Flash-ek ez dizu ezer erakutsiko; Microsoft Edge-k ohar bat erakutsiko dizu osagarri hori ez duela onartzen esanez, eta Chromek aldiz Flash Player ez dagoela erabilgarri jakinaraziko dizu.

Bere garaian, 1996an, bideoa erreproduzitzeko aplikaziorik ezagunenetako bat izan zen, batez ere jolasteko eta, oro har, animazioak egiteko, baina aplikazioak segurtasun-zulo ugari zituen, eta, askotan, erabiltzaileen ordenagailuetan malwarea (birusa) sartzeko ate gisa ere erabiltzen zuten batzuk.

Bere aurkari handienetako bat Steve Jobs izan zen, Appleren sortzailea. Hark, eragiten zituen segurtasun-akats guztiak eta formatu mugikorrekiko bateraezintasunak ikusita (memoria gehiegi erabiltzeaz gain), inoiz ez zion utzi Flash-ek bere enpresako produktuetan funtziona zezan. Horregatik kritikatua izan arren, azkenean denborak arrazoia eman zion. Html 5 eta css lengoaiak aurrera egin ahala (web orriak garatzeko programak) eta Flash-ek eskaintzen duen segurtasu faltarekin batera (inoiz ez zuten lortu erabat akatsak zuzentzea), jendea Flasha alde batera uzten hasi zen eta azkenean orain urte batzuk Adobek berak iragarri zuen programa erabat utziko zuela.

2017an Flash-erako soportea  2020an amaituko zela jakinarazi zuen, eta hilabete honetan, 2021eko urtarrilean, Flash-aren exekuzio guztiak blokeatu ditu.
Norbaitek Adobek Flash Player-i buruz ateratako behin betiko agur ofiziala irakurri nahi badu, hemen du: Adobe Flash Player EOL General Information.

Beraz, badakizu, Flash instalatuta baduzu, desinstalatzea gomendatzen dizugu, eta baliteke ordenagailuan Adobe-tik abisuren bat atera izana Flash Player desinstalatzeko. Eta zure web orriak zatiren bat Flash-ean diseinatuta badu, zeren zain zaude kentzeko?

Guzti honi buruzko galderarik izan ezkero, jarri lasai gurekin harremanetan, gure teknikariak zure galdera guztiak argitzen saiatuko dira.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.