Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Packaging zerbitzua

Etiketa, enbalatze, pakete diseinu zerbitzua eskaintzen dugu

Gure diseinu grafiko estudioan packaging-diseinua egiten dugu, hau da, ontzien diseinua eta etiketen diseinua egiten ditugu, beti ere marka edo produktu baten irudia hobetzeko.

Innova-n, diseintzaile eta publizitate sortzaile bezala, packaging diseinuen lehen helburua bezeroen arreta jasotzea izan behar duela pentsatzen dugu, kontsumitzailearekiko lehen komunikazio lehioa izan behar dute. Produktu baten aurkezpena oinarrizkoa da.

Agian noizbaiten gertatu izan zaizu bi produktu oso antzekoren artean aukeratu beharra izatea eta azkenean, bihen antzekotasunaren aurrean, kanpotik itxura onena duenarik geratzea. Beraz ez da gutxietsi behar guzti honen garrantzia, kontsumitzaile edo erabiltzailearen atentzioa lortzeko ahal diren aukera guztiak landu behar dira.

Eta zer esan genezake online packaging-ari buruzOnline erosketetan ere packagin-ak eragina izan dezake?

Denborak horrela dela erakutsi digu. Nahiz eta online egiten diren erosketetan erabiltzaileak zuzenean joaten garen produktuarengana, honek ez du esan nahi bere pakete edo enbalatze diseinuan ez dugunik pentsatu behar, ez da gutxiagorik ere. Online mundu berri honetan, jende askok beraien erosketa sare sozialetan (youtube-en gehienbat) erakusteko ohitura handia du, eta ez erosi duten produktu bera bakarrik, baizik eta pakete, enbalatze sistema osoa erakusten dute, hau da Unboxing-a egiten dute: etxera iritxi zaien pakete osoa hartu, eta dena poliki-poliki irekitzen joaten dira, era berean prozesu osoa erakusten eta azaltzen dutelarik: nolakoa den paketea, erraza al den irekitzeko, barruan produktua nola dagoen gordeta, ateratzeko zaila edo erraza den e.a. Hau guztia kontuan izanik, bezeroa minutu batzuk egon daiteke berataz hitzegiten, denbora guzti horretan zure produktua beste ehunka edo milaka pertsonei erakusten ari delarik, beraz packaging diseinua erakargarria baldin bada, iadanik beste puntu bat izango duzu zure alde.

Beraz gogoratu, bai mundu errealean eta baita online ere, packaging-a izango da zure bezeroek ikusiko duten lehen gauza, agian produktuaren arrakastan ere zerikusi handia izango du.

Packaging-a, produktu baten irudia, kontsumitzaile baten erosketa-erabakian eragina izan dezakeen elementu bereizle hori lortzea pentsatzen baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta gure diseinatzaile taldea zure produktuari egokitzen zaion diseinurik onena garatzeaz arduratuko da.