Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Diseinuaren garrantzia web orri batean

Diseinuak eginkizun erabakigarria du web gune batean, bai bere ikus-zatian, ta baita bere funtzionaltasunean.

Web orri bat, zure enpresaren aurkezpen-gutuna da; beraz, oso garrantzitsua da aurkezteko modukoa eta profesionala izatea.

Zalantzarik gabe, diseinu on batek bisitariak erakartzen dituen bezala, txar batek, atzera botako ditu; beraz, diseinu erakargarria izateaz gain, erakutsi edo transmititu nahi duguna zabaltzeko eraginkorra izango dela ziurtatzea garrantzitsua da.

Diseinu erakargarri eta eraginkorra lortzeko kontuan hartu beharreko zenbait puntu garrantzitsu:

  • Koloreak: webgunearen diseinuak zure markaren balioak, zure enpresa identifikatzen duten koloreak islatu behar ditu
  • Web orriaren estruktura edo arkitektura: bai irudiek bai testuek ondo kokatuta egon behar dira, orri bakoitzak egitura bat izan behar du, horrela erabiltzailea arreta jarri nahi diogun gunera bideratzeko: on line denda, produktuen katalogoa, gure zerbitzuak…
  • Weguneak irudi oso handiekin. Zalantzarik gabe, formatu handiko diseinuak ikusgarriak izan daitezke, eta, hala, bezeroaren arreta erakarri, horixe nahi baita, baina era berean kontrako efektua ere lor dezakegu, nekagarriak izatea; beraz, garrantzitsua da zerbait egokia eta erakargarria aurkitzea.
  • Karga-abiadura. Web orria kargatzeko behar den deborara hori ahalik eta laburrena izan behar du. Diseinu-formatu handiek askotan pisu handiko irudiak izaten dituzte, eta horrek moteldu egingo du webgunea. Ziurtatu web guneetarako prestatutako irudiak erabiliko direla.
  • Irudien kalitatea: blog honetan askotan aipatu dugu zeinen garrantzitsua den kalitate oneko irudiak izatea; gainera, irudi horiek formatu zuzena izan behar dute, enkoadraketa, argitasuna, kolorea…
  • Responsive diseinua: zure diseinua tabletak, mugikorrak e.a. gailuetan behar bezala ikusteko diseinu moldagarria izan behar du, hau da, aldatu egin behar da (beharrezkoa bada).

Diseinu-fase honen helburu nagusiena web gune erakargarri bat lortzea da, itxura atseginekoa, eta, aldi berean, enpresaren balioak modu egokian transmitituko dituena, betiere bezeroak eskatutako komunikazio-ildo korporatiboa jarraituz eta noski gure diseinatzaile taldearen aholkularitza profesionalarekin.

Hau da, konfiantza transmititzen duen web diseinu profesional baten bila bazabiltza, marka-irudi zaindu batekin (logotipoaren diseinua, aukeratutako koloreak, kalitatezko argazkiak…) ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Innovan esperientzia handia dugu web orriein diseinu eta garapenean.

Nahi izanez gero, gure portfolioaan diseinatu ditugun web orri batzuk ikusi ditzakezu. Innova, portfolioa, web orriak.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.