INNOVA Bloga
|

Google Play Store-k bere 10. urteurrena ospatzeko logo berria estreinatu du

Logo berriaren diseinuarekin, Googlek bere logotipoak bateratzen jarraitzen du

Aste honetan, Google Play-k 10 urte bete ditu, eta, aukera hau aprobetxatuz, logo berria atera dute. Bi logotipoei begiratzen badiegu, triangeluaren formari eutsi diotela ikusiko dugu, baina orain izkinak bihurgunetsuagoak dira, noski, Googleren koloreak mantentzen dira, baina orain solidoagoak dirudite.

Agian ez zaizu aldaketa handirik irudituko, baina Tian Limek, Play Storeko lehendakariordeak, dioenaren arabera, «logotipo berri bat aurkezten dute, Googleren magia hobeto islatzen duena eta bere produktu askok partekatutako markarekin bat datorrena.» (Irakurri Tian Lim-en albiste ofiziala hemen.)

Bere hitzetatik uler daitekeenez, logo berri honen helburua, hamargarren urteurrena ospatzeaz gain, Googleren ikusizko identitate guztiak estilo berean bateratzea da, kasu honetan flat design estiloan.

Azken urteotan, Google bere logotipo guztiak diseinu lauaren estilo honekin bateratzen ari da. Diseinu mota hori askotan garbiagoa eta sinpleagoa izaten da, diseinu grafikoko interfazeetan erabiltzen delarik. Logoaren diseinu berria aurrekoa baino gehiago edo gutxiago gustatuko zaizu, baina, zalantzarik gabe, enpresa batentzat, kasu honetan Google, garrantzitsua da logotipoak estilo berean bateratzea.

Zure konpainiari antzeko zerbait gertatzen bazaio, logo ezberdinak erabiltzen dituzten hainbat produktu edo zerbitzu baldin dituzue, edo enpresa ezberdinak konpaini talde berean, ez izan zalantzarik, denak estilo grafiko berean bateratzeak ikusizko identitate koherenteagoa eta bateratuagoa eraikitzen lagunduko dizue.

Eta horretan aholkatuko zaituzten profesionalen bila baldin bazabiltza, jarri lasai kontaktuan gurekin. Innovan zure zalantza guztiak argituko dizkizun diseinatzaile-talde profesional bat dugu.