INNOVA Bloga
|

Nola babestu phishingetik

Phishingetik babesteko aholku erraz batzuk eskaintzen dizkizugu

Oporretatik itzuli ondoren, ziur posta elektronikoaren postontzia beteta duzula. Erdia, edo gehiago, bidezko publizitatea izango da, baina ziur phishing motako postaren bat edo beste ere egongo dela bertan, hau da, zure datu eta gainerako informazio konfidentziala lapurtzeko erabiletzen den motako mezuren bat. Beraz, kontuz ibili posta irekitzean.

Horrelako tranpak saihesteko aholkuak zerrendatu aurretik, jakin ezazu engainu horietan ez erortzeko modurik onena, iristen zaizun informazioarekiko mesfidantza dela, hau da, mezuren bati buruzko zalantzarik baduzu, ezabatu edo saiatu bidaltzailearekin telefonoz harremanetan jartzen. Ez erantzun eta ez bidali informaziorik mezu horiei zuzenean erantzunez.

4 aholku phishing-aretik babesteko

  • Iragazi susmagarria iruditzen zaizun mezuetan, erabili logika: iruzurrezko mezu batek (phishing motakoak) enpresa erreal baten izena eta logotipoa hartu ohi du, eta mezuak enpresa horrek benetan erabiltzen dituen mezuen antzeko itxura korporatiboa izango du; beraz, ez fidatu kanpoko itxuragatik. Erreparatu puntu hauetan:
    • Mezu motak hauek helbide elektroniko bitxiak edo karaktere alfanumerikoak zentzurik gabe dituztenak erabiltzen dituzte. Beste batzuetan, domeinuko edo web errealeko letra bat ere alda dezakete, eta, hala, errealagoak dirudite.
    • Askotan testuek ortografia-akatsak izaten dituzte, edo itzulpen txarrak dirudite.
    • Testuetan eskaintza edo oparietarako mezuak agertzen dira, edo alderantziz, arazo larrien berri ematen dizuten mezuak izaten dira, ordaindu gabeko fakturak, erantzun gabeko eskaereei buruzko mezuak etab. aipatzen dituzte, horrela, argi ez pentsatzera eta behar duzun ekintza segundotan egitera bultzazen zaituztelarik.
  • Jaso duzun mezua zure bankutik badator, jakin ezazu haiek INOIZ ez dizkizutela eskatuko zure datuak posta elektronikoz. Beraz, zure bankutik zure kontuarekin arazo bat izan dela jakinarazteko mezuren bat jasotzen baduzu, eta konpontzeko zure datuak (gakoak) bidaltzeko eskatzen badizute, seguru IRUZUR bat dela. Ezabatu, eta seguruago egon nahi baduzu, jarri harremanetan zure bankuarekin telefonoz maula-saiakera salatzeko.
  • Kontuz mezu elektronikoen estekekin: puntu honek aurreko biekin du zerikusia. Ez egin inoiz klik posta elektronikoaren bidez bidaltzen dizkizuten esteketan; seguruenik iruzurrezko atari edo web orrietara eramango zaituzte. Estekan ezagutzen duzun helbide bat irakurtzen baduzu ere, esteka horrek beste helbide bat ireki dezake; beraz, edozein arrazoirengatik klik egiteko zalantza edo gogoa baduzu, ez egin, eta sartu esteka horretara nabigatzailearen barran, irakurtzen duzun helbide osoa tekleatuz.
    Esteka edo helbideak https segurtasun-protokoloa duen edo ez ere begiratu dezakezu. Webgune ezaguna bada (online denda, enpresa korporatiboa, etab.) eta zerbitzari seguru batean (https) ez badago, iruzurtia gertatzeko probabilitate handiak daude; beraz, kontuz.
  • Kontuz ibili mezularitzako aplikazioen bidez edo sare sozialez bidez josotako mezuekin. Orain arte helbide elektronikoez hitz egin badugu ere, ezin dugu atal hau itxi gure mugikorren edo sare sozialen bidez jasotzen ditugun mezuak aipatu gabe. Emailekin bezala, hackerrek mezularitzako app-etan mezu faltsuak edo sare sozialetan publizitate-bannerrak erabil ditzakete gure datuak jasotzeko, horretarako inprimakietara/formularioetara birbideratzen dituzten estekak erabiliko dituztelarik mezu edo eta banner horietan.

Eta guzti honen aurrean, hasieran esan dugun bezala, zu zara segurtasun-iragazkirik onena, zalantzarik edo susmorik izanez gero, ezabatu mezua. Seguruago egoteko eta guzti honetan aditua den norbait inguruan baduzu galdetu berari, edo, are gehiago, galdetu inguruan norbaitek antzeko zerbait jaso duen edo ez, baina edozer zalantza izanez gero, ezabatu mezua, baita paperontzitik ere.

Badakizu, phishingetik babesteko, garrantzitsuena zentzu komuna erabiltzea da, mezu elektronikoez mesfidatzea, ez presaka erantzutea, zure datu konfidentzialak posta elektronikoz ez bidaltzea eta, susmorik izanez gero, mezu elektronikoa telefonoz baieztatzea.