Skip to main content
INNOVA
Bloga, Web orriak, SEO
06 martxoa, 2015

Gehitu zure web orriaren bisitak

Zure webgunera etengabeko bisitak edo trafikoa lortzeko modurik onena eduki erabilgarri eta optimizatuko aldizkako argitalpena da.

Zer egin dezaket jendeak nire orria bisita dezan?

Bisitak areagotzeko eta zure webgunea aktibo mantentzeko, zure webgunea bilatzaileentzat optimizatu behar duzu (SEO), sare sozialetan sustatu (facebook, instagram…) eta publizitate-kanpainak egin (Google Ads, Email marketing…).

Hemen dituzu zure web orriaren bisitak gehitzen laguntzen duten pauso batzuk:

1. Bilatzaileentzako hobekuntzak egin (SEO)

  • SEO teknikak erabiliz, zure web orria Google bilaitzailean duen posizioa hobetu.
  • Blog-a berriztatu, albisteak idatzi, eman zure enpresako proieketuen berri.
  • Denbora bat pasa ondoren, aldatu irudi edo bannerrak.
  • Gehitu esteka berriak, pertsonalizatu edukiaren arabera.
  • Web orrian dituzu kategori eta sekzio ezberdinetako edukiak berritu.
  • Baieztatu zure web orria responsive dela (tablet eta mugikorretan ongi ikusteko prestatua).

2. Sustatu Sare Sozialak

  • Sare sozialetan (Facebook, YouTube, Instagram…) perfil sozial bat baduzu argitaratu aldizka bertan, bezero berriak lortzen eta oraingoak mantentzen lagunduko dizu.
  • Parte hartu beste blog eta foro batzuetan, eman zure ezagutza eta partekatu zure web orriko loturak

3. Publizitate digitala

  • Ordaintutako trafikoa (SEM): ahal baduzu egin Google Ads bezalako plataformetan kanpaina bat, honek bezero berriak zure web gunera erakartzen lagunduko dizu
  • Email bidezko marketina: sortu newsletter-ak (buletinak) zure bezero edo erabiltzaileei eduki edo promozio berrien berri emateko, beti ere zure webgunera itzultzeko gonbidapena eginez.

Laburbilduz

Web orrietan dugun esperientziagatik, zure webgunera trafikoa erakartzeko gakoetako bat konstantea izatea dela esan dezakegu, emaitzak ez dira egun batetik bestera iristen. Zure publikoa ezagutu behar duzu, zure edukiak norentzat idazten dituzun jakin behar duzu eta berriz esango dugu, konstantea izan behar duzu, horregatik onena aldez aurretik plangintza bat izatea, idatzi nahi dituzun gaiekin agenda bat izatea da.

Zure webgunea sustatzeko laguntza behar izan ezkero, webgunera trafikoa erakartzeko edo zure webguneari buruzko auditoria bat izatea gustatuko balitzaizuke, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan eta gure teknikariak ahal eta laguntza guztia ematen saiatuko dira.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.