Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Ez, ez da egia Facebook-ek argitaratu duzun guztia publiko bihurtuko duenik

Azken egunotan zenbait bezerok eta are ezagunek eta lagunek beraien Facebookeko kontuan (orain Meta) esaldi bat jarri dutela ohartu gara, beraien ustez, Facebook-ek egun hauetan sare sozialen kondizioak aldatu behar ditu, orain arte beraien kontuan argitaratu duten guztia publiko bihurtuz, beraz hori ez gertatzeko, esaldi bat (kopia/pega bat) gehitu dute beraien perfiletan. Hemendik guzti hori bulo bat besterik ez dela jakinarazi nahi dugu.

Gezurrezko kopia/pega textuaren adibide bat

Sare sozialetan behin baino gehiagotan ibili den bulua da (2012an atera ziren horrelako lehen albisteak), esaldian beti ere hitzen bat edo beste aldatuz, baina inoiz ez da gauzatu. Gainera, hala izan arren, kate hori zure profilean jartzeagatik ez du inolako eraginik izango, horrek ez baitu legezko baliorik.

Nahi izan ezkero, gezurrezko albiste honi buruzko xehetasun gehiago maldita.es web orrian dituzu, bertan gainera Facebook-ek bernsare sozialetan dituen kondizio eta funtzionamenduari buruzko informazioa ere aurkitu duzu.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.