INNOVA
Bloga, Marketina
17 urria, 2023
Zumaiako kanpinerako sustapen-bideoa
Gipuzkoako Campings & Bungalows Zumaia -rako sustapen-bideo bat egiten dugu
Duela hamar urte, Zumaiako Kanpinaren logoa, irudi korporatiboa eta webgunea diseinatu genituen, eta atseginez esan dezakegu gaur egun ere lankidetzan dihardugula kanpinarekin.
Oraingoan, kanpina, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Flysch ezaguna sustatzeko bideoa prestatu dugu. Bideoaren helburua kanpina inguratzen duen ingurune naturala ezagutaraztea da, urte osoan milaka pertsonak bisitatutako altxor geologikoa.
Sustapen-bideo honen bidez, kanpina ‘Espainiako kanpin onena ingurune naturalean’ sarian finalista izatea lortu da. Sektore honetan Estatuko sari entzutetsuenak dira, bi urtez behin ematen dira, Estatuko establezimendu onenak ezagutarazten dituztelarik.
Lanaren emaitzarekin benetan gustura geratu gara.
Azken albisteak
- Microsoft 365ek 20 ordu baino gehiago daramatza erorita
- Bizum bidezko ordainketa denda fisikoetara iritsi da
- ChatGPT, ordainketa-planak eta doakoak (iragarkiekin eta iragarkirik gabe)
- Zergaitik pizten da GPSaren ikonoa mugikorra geldirik dagoela?
- Zer dira mugikorraren goikaldean agertzen den argi berde edo laranja?
