INNOVA Bloga
|

Kolorea, diseinatzeko orduan

Diseinuan koloreak garrantzirik ba al du? Inoiz pentsatu duzu koloreak zure logoan, enpresako markan edo egiten duzun publizitatean duen garrantziaz? Zure web orriak kolore nagusirik ba al du?

Diseinuan tipografia funtsezkoa den bezala, koloreek ere garrantzi berdina dute logo edo edozer motako publizitatea diseinatzean. Kolore ezberdinek eta mota berezi bateko letrak, mezu bat edo beste transmititzeko ahalmena izango dute, beraz enpresa bateko irudi korporatiboa edo irudia sortzerakoan gomendagarria da kolore baten aukeraketa ongi ausnartzea.

Diseinatzaileen artean normalean gehien erabiltzen diren koloreak urdina, berdea, gorria, oria eta beltza dira, marroia, arrosa eta naranja bezalako koloreak aldiz gutxiago ibiltzen direlarik.

Koloreak puntu bakar batean edo orokorrean osoki atentzioa emateko erabili daiteke. Proiektu batean dena dago koloreekin erlazionaturik, logotik hasi eta tipografiaren kolorea edo eta kartel baten fondoa ere kontuan hartzeko gauzak bait dira. Eta kolorrez hitzegiten dugunean, hauen arteko konbinazio kromatiko guztiak ere kontuan izan behar dira.

Denok dugu beste koloreak baino gehiago gustatzen zaigun kolore bat, baina ziur momentu batetan ere entzun dugula koloreek sentimentu ezberdinak transmititzen dituzten esaldia. Ba ikus dezagun azken hau:

Gorria: gogo handia, pasioa, dinamismoa, arriskua. Atentzioa erakartzeko duen indarragatik asko erabiltzen da. Gainera askotan larritasun edo premi sentzazioa ere igortzen du.

logo-diseinua-kolore-gorria
Kolore gorria logo diseinuan

Urdina: konfidantza, ziurtasuna, produktibitatea, zintzotasuna. Gehien erabiltzen den kolorea da, zeren eta ze enpresak ez du nahi beraren bezeroei segurtasuna adierazi?

logo-diseinua-kolore-urdia
Kolore urdina logo diseinuan

Berdea: natura, lasaitasuna,  baretasuna. Gehienetan natura edo ingurumenari loturiko enpresekin elkartuta egoten da.

logo-diseinua-kolore-berdea
Kolore berdea logo diseinuan

Oria: poztasuna, berotasuna, positibotasuna. Kolore oria normalean sentzazio pozgarriak transmititzeko erabiltzen da, baita jendearen arreta eerakartzeko, baina ez da gehiegi erabili behar, ze bestela kontrako sentsazioa eragiten du.

logo-diseinua-kolore-oria
Logo diseinuan kolore oria

Beltza: dotoretasuna, boterea, gaiztakeria. Kolore honek dotoretasuna, ospea eta botorea transmititu ditzake, baina era berean heriotza eta iluntasunarekin ere lotuta dago.

logo-diseinua-kolore-beltza
Logo diseinuan, kolore beltza

Beraz, zure marka, logo, web orria edo behar duzun publizitea (kartelak, flyerrak, bannerak…) diseinatzean, zure mezua transmititzen dituzten koloreak aukeratzen dituztela ziurtatu.