Web orrien mantenua
Zer da web orriengatik hilero ordaintzen den mantenua? Zer sartzen da mantentze-lan horretan? Benetan da beharrezkoa?

Duela egun batzuk, ezagun batek web-orri baten kostuaz galdetu zigun, bereziki hau mantentzeak dakarren guztiaz: ez bakarrik zenbat ordaintzen den, baizik eta zer zeregin sartzen den bertan. Ez denez lehen aldia zalantza hau sortzen dena, espero dugu azalpen honek argitzea.
Web orri baten mantenuan kontuan hartu beharreko puntuak:
1. Web orriaren mantenu orokorra
WordPress edo Joomla bezalako eduki-kudeatzaileekin garatutako orriek aldizkako eguneratzeak behar dituzte. Sistema egunean edukitzea funtsezkoa da segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Derrigorrezkoa ez bada ere, guk irmoki gomendatzen dugu.
2. Web orriko edukiak eguneratzea
Garrantzitsua da webguneko informazioa berritzen joatea: produktu berriak, bannerrak, albisteak… gehitzea edo, besterik gabe, dagoena erakusteko modu berri bat bilatzea. Nahiz eta hori ez den sartzen mantentze-lan teknikoetan, webgunearen bilakaeran sartzen da. Horregatik, aldez aurretik enpresarekin definitzea komeni da: aldaketa kopuru jakin bat duen urteko kontratu baten bidez edo aldaketa bakoitzeko ordainketa baten bidez.
3. SEO tekniken eguneratzea
Webgune bat sortzean, ezinbestekoa da bilatzaileentzat optimizatzea eta horretarako SEO teknikak aplikatzen dira. Lan hau ez da webgunea online jartzearekin amaitzen, izan ere lan honek, bisiten jarraipen etengabea, indexatutako orrialdeak, hitz gakoen hobekuntza eta abar eskatzen ditu.
Eta ezin dugu ahaztu webaren domeinuaren eta ostatuaren berrikuntza (hosting).
Berritze hauek urtero egin behar dira, bai ala bai. Ez dira enpresa batek sobera kobratzeagatik eskatzen dizkizun gutiziak. Web orria online eduki ahal izateko domeinua eta web hostinga urtero berritu behar dira. Ez da hautazko kostua, webguneak aktibo jarraitzeko ezinbesteko baldintza baizik. Domeinu bat “erosteaz” hitz egin ohi den arren, berez aldi jakin baterako alokatzen da (gutxienez urte baterako eta gehienez 10). Denbora horretan, zure izenean erregistratuta dagoen bitartean, beste inork ezingo du erabili.
Puntu hauekin web orri baten mantenuaz ideiak piskat argituko genizkitzuela espero dugu. Hala ere, informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gurekin eta ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.
INNOVAn webguneak diseinatzeko eta mantentzeko zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Xehetasun gehiago jakin nahi baduzu, gure webgunean aurkitu ditzakezu, “Web orrien diseinuan”. Gainera, gure proiektu batzuk ezagutzera gonbidatzen zaitugu portfolioko Web Orrialdeak atalean.
Eta nahiago baduzu, are errazagoa: deitu eta gure talde teknikoak zure zalantza guztiak argitu, eta zure kasurako irtenbiderik egokiena proposatuko dizu. Guztia inolako konpromisorik gabe.
- Microsoft 365ek 20 ordu baino gehiago daramatza erorita
- Bizum bidezko ordainketa denda fisikoetara iritsi da
- ChatGPT, ordainketa-planak eta doakoak (iragarkiekin eta iragarkirik gabe)
- Zergaitik pizten da GPSaren ikonoa mugikorra geldirik dagoela?
- Zer dira mugikorraren goikaldean agertzen den argi berde edo laranja?
