INNOVA Bloga
|

Lehen Orri Oriak genituen, orain Google

Aurreko asteko artikuluan inoiz zure enpresako web orria Interneten bilatu al zenuen galdetzen genizun, orain aldiz, Internet, edo hobe esan Google bezalako bilatzaileren bat, behar zenuen zerbitzuren bat (bai pertsonalki edo profesional moduan) aurkitzeko erabili al duzun galdetzen dizugu.

Orain gutxi arte telefono edo enpresaren bat aurkitu nahi genuenean betiko Orri Orietan begiratzen genuen. Herriko iturgin bat behar genuenean, gure herria aurkitu eta bertako iturkiñak begiratzen genituen. Berdin, elektrikari edo beste zerbitzuren bat berhar genuenean. Baina orain hori aldatu egin da. Zihur oraindik sistema hori erabiltzen dutenak egongo direla, baina gero eta jende gehiago da horretarako beraien telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua erabiltzen dutenak… bilatzaile bat irekin, behar duzuna idatzi eta listo! eta bestela egin proba. Saiatu ileapaindegi, fisioterapia edo beste zerbitzuren bat aurkitzen zure herriarekin lotuta eta berehala izango duzu aurrean zerbitzu hori eskaintzen duten enpresa zerrenda bat.

Hori da gaurko errealitatea, eta hemendik gutxira ez da opzio bat izango, enpresa guztiak amaituko dute modu batera edo bestera interneten, jendeak hor bilatzen bait ditu gauzak.

Garrantzitsuena sarean ikusgai egotea da eta bezero batek zure enpresa edo zure zerbitzuak bilatzean zu aurkitzea. Ze gauzak diren bezala, adibidez diseinatzaile grafiko bat behar izan ezkero, eta zure herrrialdean eginiko bilaketan bat baino gehiago agertzen bazaizkizu, ba zerrendako lehenei deituko diezu… gero beraiekin hitzegin ondoren, inpresio edo aurrekontu hoberena ematen dizunarekin geldituko zara, baina horretarako lehenik zure enpresak zerrenda horretan egon behar du.

Beraz, oraindik Interneten ez bazaude, norbaitek zuk eskainitako zerbitzuak bilatzean, zure enpresa ez duela aurkitzen ikusi baduzu, badakizu bezero posible bat galtzen ari zarela, beraz web orri bat izateko garaia dela pentsatzen hasi zaitezke.

Badakigu bat baino gehiago atzera bota dezakeela web orri bat egitean pentsatzeak bakarrik. Web orriek normalean hainbat informazio ezberdin izaten dute beraien orrietan, enpresari buruzko istoria, zerbitzuak, produktuak, kontaktu datuak, e.a. eta guzti hau noski kalitateko argazkiak eta ondo pentsaturiko textuekin editatua, beti ere bilatzaileentzat estruktura egokia duen diseinua erabiliz. Eta bai, guzti honek gerora bere fruituak ematen baditu ere, hasiera batetan bere lana eskatzen du, agian zure enpresaren tamaina ikusiz gehiegi ere irudituko zaizu.

Horregatik, guzti hau kontuan izanik, Innova-n orri bateko web orriak ere eskaintzen ditugu. Mota honetako web diseinuak, enpresako informazio guztia orri batetan soilik banatzen den orrietara zuzendua daude. Hainbat orri dituzten web orri konplexuen bezalako posizionamendu opzio ezberdinak ez dituzte eskaintzen, baina ongi konfiguratu ezkero beraien lana egin dezakete, hau da, zure enpresa interneten ikusgai egitea, batipat zure herrialde eta inguruetan egiten diren bilaketetan. Baina web orri hauei buruz sakonago ere hitzegingo dugu hemen beste momentu batean.

Momentuz, ideia hau gustokoa baduzu, jarri lasai kontaktuan gurekin eta zure enpresarentzat dauden aukera guztiak azalduko dizkizugu.