|

Ba al dakizu zure web orria interneten ongi posizionatua al dagoen?

Interneten web orriren bat baldin badaukazu agian egunen batean Google, Bing edo bilatzaileetariko batetan zure enpresa ze lekutan agertzen den jakiteko bilaketaren bat egin duzu. Agian gainera zuri zerrendan leku batetan agertu zaizu eta zure lankideari, zuregandik 2 metrora dagoenari, beste erantzun bat eman dio, badakizu zergaitik den hau?

Bilatzaileen erantzunak ez dira berdinak izaten erabiltzaile guztientzat, hau da, bilaketa bat egitean, guztiz normala izango litzakete zuri web orri bat agian 5. posizioan agertzea eta beste erabiltzaile bati agian 10. edo. Horregatik, bilaketa bat egin baino lehenago, puntu batzuk kontuan izan behar dira:

  • Google (eta edozein bilatzailek), ikusten dituzun web orrien historiala eta cookiak gordetzen ditu zure ordenagailuan eta informazio hori erabiltzen du zuri erantzunak eskaintzerakoan, beraz emaitza zuzen bat nahi izan ezkero, borratu lehenik informazio guzti hori.
  • Gmail kontu bat baldin badaukazu, ez egin Google-en bilaketarik kontu horretara sartuta.
  • Bilatzaileek automatikoki lortzen dute zure kokapenaren informazioa, beraz adibidez atzerritarrek zure web orria beraien emaitzetan agertzen zaien edo ez jakiteko, gogoratu Google-en kokapena aldatzea. Adibidez, Ingalaterrako erantzunak ikusi ahal izateko https://www.google.co.uk/ helbidetik egin beharko zenuke bilaketa.
  • Eta noski gogoratu bilaketak mugikor batetik egiten direnean, erantzunak aldatu egiten direla. Google-ek web responsive (mugikorretarako prestatuak dauden web orriak) motako orriei lehentasuna ematen  die. (Responsive web orriei buruzko informazioa).

Puntu hauek begiratu ondoren saiatu Google-en zure enpresaren bilaketa egiten, beti ere zure we orriko hitz gakoak erabiliz, hau da, jendeak zure enpresa bilatzeko erabiliko dituen hitzak, eta web orria optimizatua egongo beharko lukeen hitzak erabiliz.

Adibidez, loradenda bat baldin badaukazu eta zure helburua zure probintzian bezeroak lortzea baldin bada, bilatu «loradenda gipuzkoan», «loradenda bizkaian» hitzekin eta ea zer gertatzen den. Jatetxeren bat baldin badaukazu berdin. Zure enpresak makina edo produktu bereziren bat saltzen badu, probatu produktuaren izenarekin. Zerbitzuren bat eskaintzen baduzu, zerbitzuarekin. Betiere pentsatu jendeak nola bilatu behar zaituen.

Bilatu dituzun hitzen erantzunetan lehen orrian agertzen baldin bazara arro egon zaitezke. Bigarren edo hirugarren orrietan agertzen bazara ere ez dago batere gaizki…  Ikerketa batzuk diotenez interneten bilaketak egitean, erabiltzailea normalean 5. orriraino joaten da, hor ez badute gustokoa aurkitzen, beste bilaketa batekin saiatzen dira. Beraz arazo gehienak 5. orritik aurrera agertzen baldin bazara da, eta noski lehen 10 orrietan ez baldin bazara agertzen.  Zure kasua hauetariko bat baldin bada, honako galderak egin beharko zenituzke:

  • Zure enpresako web orria bilaketako erantzunetan ez baldin baduzu aurkitzen jarri kontaktuan zure web orria diseinatu zuenarekin eta komentatu zer gertatzen den. Bietariko bat, web orria ez dago prestatuta SEO teknikak jarraituz edo gaizki prestatua dago.
  • Zure web orria bilatzaileen erantzunetan agertzen bada, baina zuri gustatuko litzaizuken baino hurrunago, galdetu web orria diseinatu dizunari zer egin daitekeen hori hobetzeko.

Zure web  orriaren diseinatzailearekin ezin baldin baduzu kontaktuan jarri edo bere erantzuna web orrien posizionamenduan ez dutela lanik egiten edo eta dena zuzen dagoela erantzuten badizue, ezin dela ezer hobetu, jarri lasai kontaktuan gurekin. Innova-n zure web orria aztertuko dugu eta ahalik eta ondoen posizionatua egoteko eman behar diren pausoak zehaztuko ditugu.