Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Ogasunaren izenean iristen diren posta elektroniko faltsuak

Iruzurgileek Zerga Agentziaren itxura egiten dute iruzurrezko mezu elektronikoen bidez.

Errenta-kanpainaren ia azken txanpan gaudela, Ogasuna ordezkatzen diarduten iruzur-saiakerak areagotu egin dira. Izan ere, Zerga Agentzia berak, 2022an Zerga Agentziaren identitatea ordezkatzen duten posta elektroniko faltsuren zenbait adibide jarri ditu bere web-orrian. Ikusi adibideak.

Zibergaizkileak Ogasun Ministeriotik idazten duten bezala egiten dute, eta, mezuan egiaztagiri fiskalak, zatikatze-gutunak bidaltzen dituztela adierazten dute edo eta aurkeztu gabeko zenbait agiri ditugula jakinarazten digute. Mezu bertan bildaltzen diguten esteka baten gainean klik egiteko eskatzen digute, bai aipatutako dokumentuak deskargatzeko, bai eskatzen zaigun dokumentazioa bidaltzeko.

Kasu guztietan, ez dugu estekarik, irudirik edo fitxategirik hautatu behar, elementu horiek malwarea duen fitxategi bat automatikoki deskargatzen baitute gure gailuan.

Horrelako mezuren bat jasotzean, zer egin

Mezuren bat jaso baduzu, baina ez baduzu fitxategirik deskargatu eta ez baduzu estekarik hautatu, zure ordenagailua garbia egongo da, hau da, ez da izan kutsatua; beraz, nahikoa izango da posta ezabatzearekin (Sarrerako ontzitik, eta hobe baita Ezabatutako karpetatik ere).

Zerbait deskargatu baduzu, sartu deskargen karpetan eta ezabatu hor dagoen fitxategia. Jaitsi eta gainera exekutatu egin baduzu, baliteke zure gailuak iadanik birusen bat izatea. Hori egiaztatzeko eta ezabatzeko, antibirus bat pasatu, teknikari informatikoren batekin harremanetan jarri edo jarri kontaktuan Zibersegurtasunaren Euskal Zentroarekin.