INNOVA Bloga
|

Amazonek bere lehen moda denda fisikoa ireki du

Enpresak modaren eta osagarrien lehen denda fisikoa ireki du Los Angelesko merkataritza-zentro batean

Duela gutxi, blog honetan bertan idatzi genuen nola lagundu diezaieketen web orriek denda fisikoei, eta alderantziz, hau da, nola lagun dezaketen denda fisikoek online salmentak handitzen (irakurri jatorrizko artikulua). Bada, badirudi Amazon iritzi berekoa dela; izan ere, duela aste batzuk «Amazon style» denda pilotua ireki zuten, emakume eta gizonen arropa, zapatak, osagarriak eta kosmetika produktuak saldu nahi dituzten denda fisikoa.

Hemen puntu bat zehaztu behar dugu, denda fisikoa da bai, baina lokala online saltzen dituzten produktuen erakusleiho hutsa da, hau da, produktuen erakusketa bat. Bezeroak erakusgai dauden produktuak begiratzen digu, eta, horietakoren bat gustatzen bazaio, QR kode baten bidez produktuaren etiketa eskaneatuko du bere telefono mugikorrarekin. Eskaneatu ondoren, bezeroak modeloa eta neurria hautatzen ditu (dena bere mugikorretik), eta 40 probalekuetako batera sartzen da arropa hori “modu birtualean” probatzera. Jantzigileek ukipen-pantailak dituzte, hau da, zure irudia ispiluan erakutziko dizu iadanik aukeratu duzun jantzia “gainean jantzita” duzula.

Jakina, dendak eskaneatutako produktuaren arabera gomendio pertsonalizatuak ere egingo dizkizu, etiketek duten prezioa web orriko produktuen prezioekin batera aldatuko dituztelarik.

Hasieran esan dugun bezala, denda pilotua edo probakoa da, eta oraingoz ez dute adierazi Amazon Style denda mota hauek beste inora zabaltzeko planik dutenik. Beti bezala, erabakia etekinen araberakoa izango da.