INNOVA Bloga
|

.com, .eus, .es domeinu luzapenak, zein aukeratu?

Duela hilabete idatzi genuen artikuluan, domeinu bat zer den azaltzen genuen. Kapitulu honetan, domeinu-luzapenei buruzko ohiko galderei erantzuten saiatuko gara.

Zer luzapen aukeratu behar dut nere enpresarentzat?

Domeinu-luzapenez ari garenean, web gune baten helbidearen azken puntuaren ondoren dauden letrez edo amaierez ari gara. Oro har, luzapenak hiru multzotan bana ditzakegu:

  • Luzapen generikoak, gehien erabiltzen direnak dira; besteak beste, .com (munduan gehien erabiltzen dena), .net (hasieran gune teknologikoetarako pentsatua) eta .org (erakundeetarako).
  • Lurralde-luzapenak, herrialde bakoitzeko berariazkoak dira, eta gehienetan herrialdeko lehen bi letrekin aurkezten dira: .es España, .it Italia, etab.
  • Luzapen berriak: domeinuak erregulatzeaz arduratzen den erakundeak aldizka luzapen berriak ateratzan ditu, hauek normalean taldetan banatzen direlarik. Horrela sortu dira, .beauty, .tienda, .apartments eta antzeko luzapenak.

Eta orain gehien axola zaigun galdera, zer luzapen aukeratu behar dut ni domeinuarentzat? Ikus dezagun zein izan daitekeen zure kasua eta noiz aukeratu beharko litzatekeen bata edo bestea:

  • .com: mundu mailan gehien erabiltzen den luzapena. Pertsona batek zure enpresa Interneten bilatu nahi badu, eta zure web helbidea ez badu ezagutzen, segur aski zure enpresasren izena/marka eta .com tekleatuko ditu.
    • Zalantzarik gabe, zure web orri korporatiboa edo on line denda, nazioarteko presentzia izateko edo, gutxienez, lurraldea mugatu gabe izan nahi izan baduzu, hauxe da interesatzen zaizuna.
  • .es: Espainiako eremu geografikoari dagokion goi-mailako domeinua da; beraz, Espainiako lurraldean bizi den publiko bati zuzendu behar bazara bakarrik erabiltzea komeni dela esan daiteke.
  • .eus: PuntuEus irabazi-asmorik gabeko fundazioak kudeatzen duen goi-mailako domeinua da. Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta hizkuntza eta kultura partekatzen dituzten lurraldeentzat kohesio-elementu izateko sortu zen, eta, beraz, .eus domeinu-izen bat erregistratzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da: web guneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du edo web gunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du.
    • .es luzapenarekin gertatzen den bezala, .eus domeinua Euskal Herrian bizi den publiko batengana edo euskal kulturara edo lurraldera konnotazio handia duen publiko batengana zuzendu behar bazara da gomendagarria. Euskal lurraldetik kanpo oraindik ez da oso ezaguna; beraz, .eus-ekin lan egin nahi bada baina aldi berean nazioartean lan egin nahi baduzu, gure gomendioa domeinu-izena hainbat luzapenekin erregistratzea litzateke.

Luzapen bat baino gehiago erregistratzea komeni da?

Beti da gomendagarriena, batipat inork ez dezan luzapen hori lapurtu eta zure marka izena duen web bat sortu bezeroak eta trafikoa lapurtzeko. Gure gomendioa zure marka nagusi gisa erabili nahi duzun luzapenarekin batera, lurralde-mailako luzapena eta eremu generikoarena (.com, nagusitzat ez baduzu) erregistratzea litzateke.

Eta oraindik ez badakizu ziur zer domeinu izen edo luzapen aukeratu, deitu eta gure teknikariak zure zalantza guztiak erantzuten saiatuko dira.