Interneten nabigatzean, baliteke web orri bat irekitzen saiatzean zure nabigatzaileak «ez da segurua» mezua erakustea. Mezu hori, ireki nahi den webak https segurtasun-protokoloa aktibo ez duenean agertzen da. Horregatik, web bat diseinatzean, diseinu erakargarria izateaz gain, SSL segurtasun-ziurtagiria ere izatea garrantzitsua da. Hala ez bada, baliteke bezero batek zure web orrian sartzen saiatzean, eta mezu hori ikustean, beldurtu edo duatzea, eta zure webgunean ez sartzea, horrela bezero bat galduz.
HTTPS eta HTTP, desberdintasunak
Badira urte batzuk HTTPS terminoa atera zela, eta gure blogean ere baditugu Interneten hasieran izan zuen presentziari buruzko hainbat albiste (https protokoloa eta orri ez-seguruak), baina inoiz ez da gaizki etortzen punturik garrantzitsuenak errepasatzea, batez ere Internet bidezko iruzurrak hainbeste igo direla ikusiz.
HTTPS protokoloa HTTP-ren bertsio segurua da. Https-ek, SSL/TLS zifratuaren bidez, segurtasun-geruza gehigarri bat du. Bezeroaren eta zerbitzariaren artean datuak transferitzeko segurtasun-protokoloa da. Hala, nabigatzailearen bidez web batera sartzen zarenean, protokolo hori da zure PCaren eta web hori gordeta dagoen zerbitzariaren arteko informazio-trukearen arduraduna. Zifratuak zure orrian funtziona dezan eta, beraz, HTTPS-a aktibatu dadin, SSL ziurtagiri bat izan behar duzu.
Ziurtagiria aktibatzen duzunean, zure orria seguruagoa izango da, erabiltzaileei web seguru bezala erakutsiko zaie eta bilatzaileetan hobeto kokatuko da.
Zure web orriak oraindik HTTPS segurtasun-ziurtagiria aktibatuta ez badu, mugitzen has zaitezke. Hitz egin zuen hosting zerbitzuarekin eta eskatu berehala aktibatzeko. Eta zalantzak sortzen bazaizkizu edo SSL ziurtagiria aktibatzerik ez baduzu lortzen, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan eta gure teknikariak arduratuko dira konponbiderik onena aurkitzeaz.