Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Web orriak, saltokientzako indarra eta alderantziz

Mundu digitalak aukera berriak irekitzen dizkie betiko negozio eta taltokiei, beraien marka eta posizioa indartzeaz gain, beraien bezero eta salmentak gehitzeko aukera ematen die. Hau kontuan izanik saltoki fisiko batek web orri baten alde apostu egiteko arrazoi bat baino gehiago izan ditzake, eta arrazoi edo helburu hoiek kontuan izanik, web orri mota bat edo bestearen alde egin daiteke:

  • Zuzeneko web bat zure saltoki edo enpresa interneten ezagurazteko modu egokia da. Web orria zure bisita txartel digital bezala erabiltzen duzu, horrela norbaitek Google bezalako erabiltzaile bat,  zuk eskaintzen dituzun produktu edo zerbitzuak bilatzeko erabiltzen baldin badu, zure enpresa agertuko litzateke bilaketa horretan, hori bai, web orria SEO-rako optimizatu ondoren.
  • Web orria katalogo moduan ere ibili daiteke. Jakinekoa da jende askok saltokietan erosi aurretik internet bidez begiratzen dituela produktu horiek, beraz zure produktuak web orrian erakutzi ditzakezu, baina online erosteko aukera eskaini gabe.
  • Web orria marketing moduan. Zure saltokiko promozioak eta ekitaldi ezberdinak web orriaren bidez zabaldu ditzakezu.
  • Eta noski online denda bezala: zure salmentak gehitzeko aukera emango dizun beste bide bat irekiz. Zure saltokia urtean 365 egun, eta egunean 24 ordutan irekita izango duzu.

Era berean saltoki fisikoek, e-commerce edo online dendei ere beraien laguntza eman diezaieke. Goiko puntuetan komentatu bezala, oraindik jende askok erabilzen du Internet, gero saltokietan erosiko dituen produktuei buruz informatzeko, beraz online dendei, saltoki fisiko bat izateak ere onura ekar diezaioke. Gainera:

  • Saltoki fisiko bat edukitzak bezero eta hornitzaileei konfidantza puntu bat ematen die.
  • Erosketa bat egin aurretik, zerbait gertatu ezkero erreklamazio bat egiteko telefono edo leku bat dagoela ikusteak konfidantza ematen du.
  • Oraindik jende asko dago zerbait erosi aurretik, produktu hori ukitu eta ikusi beharra duena.

Online eta offline munduek elkar lagundu eta indartu daitezke.

Enpresa edo saltoki fisiko bat baldin badaukazu eta web orri bat gehitzeko aukera ausnartzen ari bazara, zer web orri mota komeni zaizun zalantzak badituzu, jarri lasai gurekin kontaktuan, gure teknikariek zure kasua aztertu eta zure enpresarentzako aukera onenak azalduko dizkitzu: zuzeneko web orria, online denda…