Skip to main content
INNOVA Bloga
| ,

Zein da WhatsApp eta WhatsApp Business-en arteko desberdintasuna?

WhatsApp, Business WhatsApp-en enpresa-bertsioa da. Oso antzekoak dira, baina alde handiak daude bi aplikazioen artean.

Denok ezagutzen dugu WhatsAppa, mezu pertsonalen aplikazio bat da, lagunekin, familiakoekin eta enpresekin modu pribatuan komunikatzeko diseinatua. WhatsApp Business, berriz, enpresa-komunikazioetarako aplikazio gisa sortu zen, enpresei WhatsAppen bidez bezeroekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen dieten funtzio bereziekin.

WhatsApp eta WhatsAppBusiness-en arteko oinarrizko desberdintasunak

WhatsApp Business 2018ko urtarrilean agertu zen, iPhone eta Androiderako doako aplikazioa. Ikuspegi argiarekin sortu zuten, funtzionaltasun berriek enpresetarako erakargarriago bihurtu zuten. Hemen opzio berri hoietako batzuk:

  • Erabiltzailearen izena: nahiz eta kontuaren egiaztapena bietan berdina izan, Business bertsioan eta segurtasun-arrazoiak direla eta, izena ezin da gerora aldatu, horregatik kontu handiz sartu behar da eta ziurtatu Aceptar baino lehen ondo idatzi dugula.
  • Telefono-zenbakia, telefono finkoa edo mugikorra: ohiko WhatsApp-ak ez bezala, Businessek kontua telefono-zenbaki finko batekin sortzeko aukera ematen du. Hau egiteko, zenbakia egiaztatzeko unean, «Llamada edo Deia» aukerarekin egin behar da.
  • Produktuen katalogoa: Business-aren bidez, produktuen katalogoa (deskribapenekin eta prezioekin) erakutzi dezakezu. Bezeroak zuzenean sar daitezke katalogora zure enpresako WhatsApp Business bidez.
  • Enpresari buruzko informazio zehatzagoa. WhatsApp orokorrak gure izena, argazkia eta egoera bakarrik erakusten dituen bitartean, Business bertsioak zure enpresaren xehetasun gehiago erakusteko aukera ematen dizu: negozio-mota, deskribapena, helbidea, lan-ordutegia, harremanetarako posta elektronikoa eta webgunea.
  • Mezuen konfigurazioa: Business aukerak mezuak konfiguratzeko aukera ematen du, bidaltze-denbora eta mezua nori iritsiko zaion.
  • Etiketak: WhatsApp Business-ek zure kontaktuak etiketekin kudeatzeko aukera ematen dizu (adibidez, “Bezero berria”, “Kexa”, “Bezero leialdua”, “Presakoa”…)
  • Mezu automatizatuak: Business-ek mezu automatikoak definitzeko aukera ematen dizu, horrela txat bat irekitzen den bakoitzean bezeroari automatikoki erantzuteko, adibidez lan-ordutegitik kanpoko kontsultetarako edo oporren itxierarako erantzun automatikoak dituzten mezuak, baita erantzun azkarrak ere, hau da, gordetako erantzunak (adibidez, «Eskaerak bi egunera iristen dira», «Eskerrik asko erosketengatik», eta abar). Esaldia menu batetik hauta dezakezu eta, horrela, ohiko galderei azkarrago erantzun.
  • Sarbide-estekak: Business gunearen beste desberdintasun bat da zuzeneko lotura bat sortzeko aukera ematen duela da, bezeroek link hoietan klik egin eta zuzenean sartu ahal izango dira zure negozioaren txat-ean.
  • Bidali mezu bat ehunka pertsonei aldi berean: Business aplikazioak Transmisioak izeneko funtzio bat du, funtzio honekin, transmizio bakar batekin zure 256 kontaktuetara mezu komertzial bat bidali ahal izango duzu. 256 kontaktu baino gehiago badituzu, transmisio bat baino gehiago bidali ahal izango duzu. Hori bai, mezu hori ikusteko, erabiltzaileek zure zenbakia gordeta izan beharko dute mugikorrean.

Facebooken datuen arabera, 50 milioi enpresak baino gehiagok erabiltzen dute WhatsApp Business

Metak, WhatsAppeko orri ofizialean honako hau jakinarazten du: «Jendeak mezu elektronikoak jaso ta geroago irakurtzen ditu, baina WhatsAppeko %80 mezuak, jaso eta bost minutura irakurtzen dira, batez besteko %98ko irekitzea dutelarik». Ez dakigu hala den ala ez, baina egia da gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dutela Business bertsioa beraien bezeroekin konektatzeko.

Guzti honekin batera jakin behar dena da WhatsApp Business aplikazioan ere bi bertsio daudela, oinarrizkoa (doakoa) eta Premium, hau da, ordaintzekoa. Lehen aipatu dugun bezala, oinarrizko bertsioak aukera handiak ditu enpresentzat, baina baita mugatuak ere. Adibidez, bezeroarekin banan-banan hitz egiteko aukera ematen du (ordainpekoak, berriz, elkarrizketa eskalagarriak egiteko aukera ematen du), eta ez du beste aplikazio batzuekin integratzen uzten (adibidez CRM edo kudeaketa aplikazioekin, marketing edo datuen analisiarekin integratu daiteke). 2023tik WhatsApp oinarrizkoan gailu anitzeko funtzioa dago, honek WhatsApp-eko kontu edo zenbaki bera 4 telefonotan deskargatzeko aukera gehitu zuelarik. WhatsApp Premium-ek gailu anitzeko funtzioa 10 gailutara gehitzen du. Eta beste desberdintasun garrantzitsu bat ere bai: 24 orduko epe barruan txat mezu bati erantzun nahi badiozu, zerbitzua doakoa da, baina, epe horren ondorengo chat bat erantzun nahi izan ezkero, zerbait ordaindu beharko duzu.

WhatsApp Business ordainketa-bertsioaren aukerei buruz hurrengo batean hitz egingo dugu. Oraingoz, azpimarratu beharrekoa hau da: WhatsApp mezularitza zerbitzu erregularra ez da ordainketoa eta doan jarraituko duela edozein erabiltzailerentzat (gaur egun Meta webguneak dioenez beintzat). Business bertsioa ere, bere mugekin, baina doakoa da (nahikoa enpresa txikientzat). Eta enpresa handien komunikazio-beharrei erantzuteko, Business Premium edo Api aukera dago, enpresaren eta egiten dituzun komunikazioen araberako ordainketa-metodo desberdinekin.

WhatsApp Business-en instalakuntza mugikorrean

Orain WhatsApp-en bi bertsioen arteko desberdintasunak ezagutzen dituzunez, dagoeneko erabaki dezakezu zure enpresak WhatsApp Business-ek eskaintzen dizun funtzionalitatea behar duen ala ez. Probatzea pentsatzen baduzu, amaitu aurretik azken azalpen bat: WhatsApp eta WhatsApp Business mugikor berean izan ditzakezu baina zure gailua Dual SIM bada bakarrik. Bi aplikazioak bateragarriak direnez, aldi berean erabil daitezke, hala ere, telefono-zenbaki desberdinei lotuta egon behar dute. Ezin da telefono-zenbaki bakarra erabili bi aplikazioetarako aldi berean. Ez baduzu SIM bikoitza onartzen duen telefono bat, WhatsApp erabil dezakezu zure SIMaren zenbakiarekin, eta WhatsApp Business telefono-finko baten zenbakiarekin. Eta, probatu ondoren, komentzitzen ez bazaizu, desinstalatu eta listo. Hori bai desinstalatzean bertan konfiguratutako kontaktu, txat etab. borratuko dira.

Eta, beti bezala, honi buruzko galderarik baduzu edo laguntza behar baduzu konfigurazioko edozein puntutan, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan eta gure teknikariek urrats guztietan lagunduko dizute.

Call Now Button
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookiei buruzko informazio guztia duzu Cookie-en Politikari buruzko gure orrian duzu.