INNOVA Bloga
|

WordPress ez eguneratzearen ondorioak

Blog honetan noizbait hitz egin dugu web orriak mantentzearen garrantziaz, baina gaur bereziki WordPress-ekin eginiko web orrien eguneratzeaz hitzegingo dugu, Joomla programarekin batera webguneak maketatzeko CMS ezagunenetako bat.

WordPress-en web bat sortzeak, programa bera, erabiltzen diren plugin-ak (aplikazioak edo eranskin txikiak) eta web-aren txantiloia bera eguneratuta izatearen beharra dakar. Horrela egiten ez baduzu, ondorio larriak izan ditzakezu zure web orian.

Agian zure orria WordPress-en egina dago, eta albiste hau irakurtzean bertara sartu berri zara ongi irekitzen den edo ez ikusteko; ondo ireki bada segur aski honako hau pentsatuko duzu: hobe ezer ez ukitu, funtzionatzen duen bitartean… Baina ez da horrela, gure gomendioa: berrikusi web orri guzti eta ziurtatu dena eguneratuta duzula; izan ere, lehenengo akatsak eman arte itxaroten baduzu, agian beranduegi izango da, eta orria eguneratu beharrean beste berri bat diseinatu beharra izango duzu.

WordPress ez eguneratzean:

  • Orria hackeotara irekita geratuko da, hau da, infektatu egin daiteke. Kasu horretan, Interneteko nabigatzaileek baztertu egin dezakete, eta ez dute erakutsiko, edo jendeari gunea kutsatuta dagoela jakinaraziko diote, bertara ez sartzeko gomendatuz.
  • Pluginek behar bezala funtzionatzeari uzten diote, eta webaren abiaduran eta funtzionaltasun egokian eragingo du.
  • Eta, azkenik, web-orriak exekuzio-errore bat emango du, eta, azkenean erabat utziko dio funtzionatzeari.

WordPress ez eguneratzea, ikusten duzunez, arrisku bat baina gehiago ekar dezake, izan ere, zure webguneak erasoak edo akatsak izan ditzake, eta horiek zure web gunearen funtzionaltasunari eragin diezaiokete. INNOVA-n WordPress eguneratze-zerbitzua eskaintzen dizugu. Zerbitzu honekin zure webgunea aztertuko dugu eta zure WordPress eta erabiltzen dituzun pluginak eguneratuko ditugu. Gainera, zure webguneak hala behar duela iruditzen bazaigu, segurtasun-sistema egokiak instalatuko dizkizugu. Eta, gainera, https segurtasun-ziurtagiria aktibatuta ez baduzu, hau ere aktibatzeko zerbitzua aztertuko dugu.

Zerbitzu hau interesatzen bazaizu edo WordPress-en eguneratzeei buruzko zalantzaren bat baduzu, jarri lasai gurekin harremanetan, eta sortzen zaizkizun galdera guztiei erantzuten saiatuko gara.