Skip to main content
INNOVA Bloga
|

Web orrien mantenua

Zer da web orriengatik hilero ordaintzen den mantenua? Zer sartzen da mantentze-lan horretan? Benetan da beharrezkoa?

Web orriak kudeatzeko zerbitzua Innovan

Orain dela egun batzuk ezagun batek web orrien kostuaz galdetu zigun, bereziki beraiengatik ordaintzen den mantenuaz. Ez da lehen aldia norbaitek honi buruz galdetzen digula beraz honekin duda batzuk argitzea espero dugu.

Ikus ditzagun dauden opzio ezberdinak:

· Web orriaren mantentze-lan orokorrak.  Edukien kudeatzaile (Joomla, WordPress…) baten bidez eginiko web orriak denborarekin berritzen joaten diren hainbat programa erabiltzen dituzte, beraz horrelako web orri bat izan ezkero komenigarria izaten da (gehienbat segurtasun eta funtzionalitate gaiengatik) beti ere programa horiek aktualizaturik izatea.
Guk gure bezeroak ez baditugu ere derrigortzen mantenu hau edukitzera, bai serioki gomendatzen diegula.

· Web orriaren eguneratzea. Web orrian agertzen den informazioa noizik eta behin eguneratzea oso garrantzitsua da: produktu berriak jarri, bannerrak aldatu, albiste berriak sartu…. edo besterik ez bada beintzat, iadanik dagoen informazioa beste modu batetara erakustea.

Lan hau web orrien mantenu orokorraren barruan sartzen ez bada ere, bere eguneratze prozesuan bai sartzen dela, beraz garrantzitsua da web orria kudeatu behar dizun enpresarekin puntu hau hasieratik ondo argitzea. Aukera ezberdinak dituzu, adibidez, urtean hainbat aldaketa egiteko eskubidea ematen dizun kontratua sinatzen duzu edo aldaketaren bat egin nahi duzunean, aldaketa bakoitzeko kopuru bat ordaintzen duzu.

· SEO posizionamenduaren web mantenua.  Web orri bat egiterakoan, ziurtatu SEO teknikak erabiliz egina dagoela, hau da, bilatzaile ezberdinetarako prestatuta. Lan honek bai dakarrela mantenu lan bat, web orriaren bisiten, indexatutako orrien, bilatutako hitzen jarraipen azterketak e.a. eskatzen bait ditu. Mantentze-lan sakona, web orria bilatzaileen posizio onenetan izan nahi bada.

· Eta noski, web orriaren ahokalekua eta domeinuek urtero eskatzen duten berritzea. Hau urtero egin behar da, bai edo bai. Ez dira enpresa batek gehiago kobratzeko eskatzen dizkizun asmatutako gauzak, web orri bat interneten edukitzeagatik ordaindu egin behar da, eta berdin gertatzen da domeinuekin, legez ezin bait dira betirako erosi. Honetaz hitzegitean domeinua «erosi» esaten dugu, baina egokiagoa izango litzateke «alkilatu» esatea, zeren domeinu bat denbora mugatu batez bakarrik zureganatu dezakezu (urtebete gutxienez, 10 gehienez). Hori bai, gure esku dagoen bitartean, iñork ezin du bereganatu, beraz epea bukatu aurretik berriro berriztatu dezakegu, horrela beti gure esku egongo delarik.

Puntu hauekin web orri baten mantenuaz ideiak piskat argituko genizkitzuela espero dugu. Hala ere, informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri lasai kontaktuan gurekin eta ahal dugun guztian lagunduko dizuegu.