Enpresa baten identitate korporatiboa bere baloreekin elkar loturik dago, zure enpresa eta bezeroaren arteko lehen komunikazio da, beraz ez utzi denborarekin bazterrean.
Gure azken bi artikuluetan Sare Sozialek zure enpresa sarean ezagutarazteko orduan duten garrantziaz hitzegin dugu. Facebook, Twitter, Instagram… bezalako Sare Sozialek zure marka, eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzuak, jendeak ezagutarazten lagundu dezakete. Eta Sare Sozialen bidez ezagutzen zaituen erabiltzaile asko zure web orrira joango dira, bereaz oso garrantzitsua da zure marka web orrian (eta erabiltzen duzun publizitate guztietan) ongi landuta izatea.
Sare Sozial-etan denbora luzean aktualizatu gabeko perfil bat izateak irudi txarra eman baldin badezake, zer esan alde batera utzitako web orri batek. Aspaldiko web orri bat izateak, aktualizatu gabea, informazio atzeratuarekin, salgai ez ditugun produktuekin… enpresa itxi egin dugunaren ideia eman dezake, edo gutxienik seriotasun gutxiko enpresa garela, ez garela berritzen.
Web orri arruntenak ere, noizean behin berritzea eskatzen dute, kontaktu datuak aldatu daitezke, enpresako organigrama, enpresako argazkiak… Eta zer esanik ez gure enpresako marka berritu baldin badugu. Web orria (enpresako paper guztia bezala) gure logo eta irudi berriarekin egokitu beharko dugu, logo berria, kolore berriak, ea.
berrituta egon behar duela. Adibidez, feria batetara joaten zarenean, bertan erakusten duzun informazio guztia, liburuxkak, kartelak… azken informazioa erakutsi izan behar dute. Jendeari orain dela 5 edo gehiago urte eginiko katalogo bat erakusten badiezu, profesionaltasun gutxiko irudi bat emateko arriskua duzu. Bai, baliteke katalogo horietan agertzen diren testu eta irudiak lehen aldiz inprimatu zireneko balio bera izatea, baina ziur izan diseinua ez dela batere gaurkoa izango, atzeratua egongo dela eta jendeak hori berehala nabarituko duela.
Katalogo batean iadanaik eskaintzen ez dituzun zerbitzu edo produktuak ez dituzun erakutsiko bezala, online ere ez duzu horrelakorik egin behar. Zure sare sozialean artikuluren bat idazten duzunean, askotan irakurle edo erabiltzaile horrek artikulu horretan klik eginez zure web orrira erakartzea nahi duzu, beraz iadanik saltzen ez duzun produkturik erakutsiko ez diozun bezala, web orria irekitzean “404 orriak ez du existitzen” (“Página no encontrada”) orri ezagun horietakorik ere ez diozu aterako..
Web orriak erabiltzaileei modu argi eta erakargarri baten erakutsi behar die nortzuk garen eta zer eskaintzen dugun. Gure zerbitzuak, eta zer esanik ez produktuak modu egoki baten erakutsi behar ditugu, horrela beraien link edo web helbideak gero Sare Sozialetan erabili ahal izateko. Hau egin ahal izateko laguntza handia izango da produktuak erakusteko kalitatezko irudiak erabiltzen baditugu.
Beraz ez utzi alde batera zure enpresako marka, begiratu zure irudia, logoa eta pentsatu ea restyling bat egiteko ordua den edo ez… begiratu zure Sare Sozialak eta gogoratu hauek ere zure irudia transmititzen dutela, begiratu zure katalogoak, liburuxkak, zure web orria (zure online katalogoa) eta egiaztatu bertan agertzen den informazioa gaur egungoa dela, diseinua barne. Zure bezeroek zure irudirik onena jaso behar dute.
Agian gai honi buruzko artikulu hauek irakurtzea gustatuko litzaizuke:
Web orriak berritzea beharrezkoa al da?, Zure enpresako irudia aldatzeko garaia etorri dela iruditzen zaizu?